John Magufuli

John Pombe Joseph Magufuli (Chato, 1959ko urriaren 29a - Dar es Salaam, 2021eko martxoaren 17a) tanzaniar kimikari, irakasle eta politikaria izan zen. Errepublikako presidentea izan zen 2015eko azaroaren 5etik[1] hil arte. 1995an aukeratu zuten lehen aldiz Parlamenturako. 2000-2005 eta 2010-2015 bitartean Lan, Garraio eta Komunikazio ministroa izan zen eta Hegoaldeko Afrikako Garapenaren Komunitatearen idazkaria izan zen 2019 eta 2020 tartean[2][3].

John Magufuli


5. Tanzaniako presidentea

2015eko azaroaren 5a - 2021eko martxoaren 17a
Jakaya Mrisho Kikwete (en) Itzuli - Samia Suluhu
Minister of Works, Transport and Communications (en) Itzuli

2010eko azaroaren 28a - 2015eko azaroaren 5a
Shukuru Kawambwa (en) Itzuli - Makame Mbarawa (en) Itzuli
Minister of Works, Transport and Communications (en) Itzuli

2000 - 2005eko abenduaren 21a
Frederick Sumaye (en) Itzuli - Basil Pesambili Mramba (en) Itzuli
Member of the National Assembly of Tanzania (en) Itzuli

1995 - 2015
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Pombe Joseph Magufuli
JaiotzaChato District (en) Itzuli1959ko urriaren 29a
Herrialdea Tanzania
Lehen hizkuntzaSwahili (en) Itzuli
HeriotzaDar es Salaam2021eko martxoaren 17a (61 urte)
Hobiratze lekuaChato (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotzeko arritmia
Familia
Ezkontidea(k)Janeth Magufuli (en) Itzuli  (1989 -  2021eko martxoaren 17a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDar es Salaamgo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
swahilia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kimikaria
MugimenduaCOVID-19 denial (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaIraultzaren Alderdia

Facebook: OfisiyaRaisIkuluTanzania Twitter: magufuliJP Instagram: ikulu_mawasiliano Find a Grave: 224600751 Edit the value on Wikidata

Chama Cha Mapinduzi alderdi nagusiaren hautagaia izan zen 2015eko lehendakaritzarako hauteskundetarako, eta 2015eko azaroaren 5ean hartu zuen kargu hori; 2020an berriro ere hautatu zuten. Bere programan gobernuaren ustelkeria gutxitzea eta gastua murriztea zeuden, Tanzaniako industrian inbertitzen zen bitartean. Hala ere, autokrazia salaketa ugari izan zituen, adierazpen askatasuna mugatu zuela esan zen eta oposizio politikoa jazarri zuela[4].

Lehendakaritza

Azpiegiturak

Bere lehendakaritzan azpiegitura ugari berritu ziren[5], batez ere errepide eta trenbideak. Bulldozer izengoitia jaso zuen egindako obren ondorioz, baina baita oposizioaren aurka erabilitako metodoen ondorioz ere[6].

Eskubide zibilak

Hainbat blog, egunkari eta komunikabide estutu zituen, lizentziak medio. Mawio swahili egunkaria itxi zuen eta oposizioaren adierazpen askatasuna urratzen zuten neurriak hartu zituen[7][8][9][10].

Katolikoa erlijioz, Tanzaniako Apezpiku-Konferentziaren kritika jaso zuen askatasun konstituzionalak urratzen zituzten neurriak hartzeagatik[11]. LGBT mugimenduen aurkako errepresioa abiatu zuen, HIESaren inguruko informazio eta laguntza guztia debekatuz (testak, kondoiak eta medikuen laguntza), gaixotasun horri lotutako klinikak itxi eta gayen eskubideen alde aritzen zen pertsonen deportazioarekin mehatxatuz, baita homosexuala izateko delituaz (30 urteko kartzela zigorra egon daiteke Tanzanian) defendatzen dituzten abokatuak ere[12]. Homosexualak identifikatzeko batzorde bat sortu zuen eta Facebook bezalako sare sozialetan homosexualak jarraitzen zituzten pertsonak homosexualtzat hartu zituen[13].

Osasuna

Familia-plangintzaren aurka aritu zen, ume bat edo bi bakarrik izan nahi duten familiak alfertzat jo zituen, eta ume gutxi izatearen ideia helburu oso okerrak zituzten atzerritarren propaganda zela argudiatu zuen[14][15][16]. 2019an eskatu zien emakumeei "euren obarioak askatzeko", populazio hazkuntza egon zedin[17].

Koleraren aurkako kanpaina bat abiatu zuen, independentzia eguneko jaia kendu eta bertan erabiltzen zen dirua herrialdea garbitzeko erabili zuen[18].

COVID-19 pandemian zehar negazionismoa bultzatu zuen. Lehenengo "korona deabrua da, eta ezin da bizi Jesusen gorputzean" esan zuen[19]. Bere komisarioa zen Paul Mokondak esan zuen gaixotasuna herrialdean desagertu zela errezatzeari esker[20]. Ezaguna egin zen COVID-19a detektatzeko PCR probak ahuntz, papaia, ardi eta oliotan erabili zituea esan zuelako eta, guztietan, positibo eman zutela esan zuelako, nahiz eta datu horiek ez zituen inoiz argitaratu[21], mundu osoan negazionistek erabili zuten argudioetako bat sortuz[22]. 2020ko apirilean gaixotasunaren datuak eskaintzeari utzi zioten, laboratorio nazionaleko burua kaleratu zuen eta delitutzat jo zuten gaixotasunari buruzko datu ez gubernamentalak zabaltzea[23]. Maskaren eta testen aurka hitz egin zuen behin eta berriz[24]. Txertoak arriskutsuak zirela esan zuen eta, "gizon txuriek txerto bat asmatzeko gai balira, HIESaren aurkako txertoa izango zutela" esan zuen. Magufulik sendabelarrak promozionatu zituen, txertoen ordez[25].

Heriotza

2021ko otsailaren 27tik aurrera Magufulik ez zuen agerraldi publikorik egin, eta hainbat zurrumurru sortu ziren bere gaixotasunaren inguruan[26]. Kenyako egunkari batek 2021eko martxoaren 10ean esan zuen "Afrikako lider bat" COVID-19aren ondorioz tratamendua jasotzen ari zela Nairobin, eta espekulatu zen Magufuli izan zitelkeela. Tundu Lissu oposizioko politikariak esan zuen berari ere esan ziotela COVID-19a zuen liderra Magufuli zela, baina ez zuen daturik aurkeztu[27].

2021eko martxoaren 17an Samia Suluhu presidenteordeak esan zuen Magufuli Dar es Salaamen hil zela[28], baina ez zuen esan heriotzaren arrazoia[26]. Hala ere, fibrilazioak zituela iradoki zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak