Jon Ander Etxebarria

biologoa

Jon Ander Etxebarria Garate (Bilbo, 1955 - ) bizkaitar biologoa da, uraren kalitatean aditua eta Bilboko Ur Partzuergoko langile ohia. Hainbat urtez Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialeko dekanoa izan da[1]. COVID-19 pandemiaren garaian ezagun egin zen jarrera negazionistak eta antizientifikoak defendatzeagatik[2][3][4][5][6].

Jon Ander Etxebarria

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialako dekano

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaLeongo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa
Enplegatzailea(k)Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa
KidetzaEuskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala

Biografia

1955an jaio zen Bilbon. Leongo Unibertsitatean ikasi zuen biologia eta 38 urtez lan egin du uraren kalitatean, eutrofizazioan eta Bilboko Ur Partzuergoren lehendakariorde izan da[7].

COVID-19 pandemiaren aurreko jarrera

COVID-19 pandemia sortu zenean, hainbat jarrera negazionista babesteagatik egin zen ezagun, eta hitzaldi asko eskaini zituen zientziak aurkitutakoa ukatzen. Egiaren Aldeko Biologoak talde negazionistako[8] kide gisa[9], PCRen aurkako, SARS-CoV-2 birusaren existentziaren aurkako eta txertoen aurkako hainbat mezu argitaratu zituen[2][10][11]. Mezu hauen ondorioz, Elkargoko zuzendaritzako kide askok dimititu zuten[4][12].

Erreferentziak

Kanpo estekak