Jone Laspiur

gipuzkoar aktorea

Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1995) aktorea, artista eta Nakar taldeko abeslaria da.[1] 2021ean Emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya Saria jaso zuen Anen egindako lanagatik.[2][3] [4][5][6]

Jone Laspiur

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJone Laspiur Gorosabel
JaiotzaDonostia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Universidad del Museo Social Argentino (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm10678596 Instagram: jone_laspiur Edit the value on Wikidata

Biografia

Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Koba eta Nogen musika taldeetan aritu zen. Etxean asko sustatu zioten sorkuntza. Aita artista plastikoa du, eta ama, irakaslea. Amaraberri eskola modeloan ikasi zuen, eta askotariko diziplinak sustatu zizkioten.

Aktore ibilbidea

2020an estreinatu zen zinema eta telebista aktore, Donostiako Zinemaldian plazaratu ziren hiru lanetan: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean, alegia.[7]

2021ean emakumezko aktore hasi berrien errebelazio sarirako izendatu ez ezik,[8][9] irabazi ere egin zuen.[3][2]

2023an Negu hurbilak (2023) filmean parte hartu zuen. Euskaldun eta katalanez osatutako Negu kolektiboaren opera Prima izan zen. Filmeko aktore profesional bakarra izan zen, besteak Zubietako herritarrak izan baiziren.[10][11] Suitzako LXXVII. Locarno zinema jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen filmak.[12]

Filmografia

Telebista

UrteaTelesailaKateaPertsonaiaOharrak
2020AlardeaETB1Katixa4 ataletan

Filmak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2020AneAne
2020AkelarreMaider
2020Polvo somosAneFilm laburra.
2021MaixabelMariaren laguna
2022KordakAktibista
2023Negu hurbilakprotagonista

Musika

2022tik aurrera, Nakar postpunk musika taldeko abeslaria da.

Erreferentziak

Kanpo estekak