Jorge Pacheco Areco (Montevideo, Uruguai, 1920ko apirilaren 9a - 1998ko uztailaren 29a) politikaria eta kazetaria izan zen. Uruguaiko nazioaren eraikitzaile nagusietako bat izan zen, Melchor Pacheco y Obesen ondorengoa.
Zuzenbide eta Gizarte Zientzietako ikasketak egiten hasi zen Montevideoko Unibertsitatean; baina, ikasketak bukatu gabe, kazetaritzan eta politikan sartu zen. 1961etik aurrera El Día egunkarian hasi zen lanean, zuzendari gisa. 1965ean utzi zuen egunkaria, Gestido jeneralaren politikari buruz beraren eta egunkariaren artean zegoen ideologia bateraezintasunagatik.
1962an diputatu hautatu zuten, eta Ogasun Batzordeko kide izan zen. Gestidoren hauteskunde kanpainan parte hartu zuen, eta hark lehendakaritza lortu zuenean (1967), lehendakariorde izendatu zuten Pacheco Areco. Gestido jenerala bederatzi hilabete geroago hil zen, eta Pachecok hartu zuen lehendakaritza bere gain, 1967ko abendutik 1972ko martxoa arte. Gero, Uruguaiko enbaxadore izan zen Espainian (1972-1976), Suitzan (1976-1980), Estatu Batuetan (1980-1982), eta Paraguain.
Erreferentziak