José María Castellanos

futbolari espainiarra

José María Castellanos Ledo (Bilbo, 1909ko apirilaren 8a - ib., 1973ko uztailaren 21a), Txitin izenez ezaguna, Athleticeko jokalaria izan zen, atzelari moduan aritu zena. Manuel Castellanos presidentearen semea,[1] bere ibilbidean 147 partida ofizial jokatu zituen.

José María Castellanos
Bizitza
JaiotzaBilbo1909ko apirilaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1973ko uztailaren 21a (64 urte)
Familia
AitaManuel Castellanos
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta industria-ingeniaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Athletic1928 / 1934147
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Enplegatzailea(k)Bizkaiko Labe Garaiak

Biografia

Castellanos 1928an iritsi zen Athleticera. Bere debuta 1928ko irailaren 30ean izan zen, Barakaldo CF taldearen aurka, Eskualdeko Txapelketako partida batean. Bere debuta Espainiako Lehen Mailan 1929ko otsailaren 17an izan zen, RCD Espanyolen aurka (9 eta 0). Talde zuri-gorrian egon zen bitartean, jarraian irabazitako Kopako lau finaletan (1930 eta 1933 artean) titularra izan zen. Gregorio Blascok, José Mugerzak, José Iraragorrik, Batak eta Guillermo Gorostizak balentria ere gauzatu zuten.[2][3]

Erretiratu ondoren, tenisaren zale handia izan zen, bere semeak ere heredatu zuen pasioa. Izan ere, Euskadiko Tenis Txapelketa absolutuak bien izena darama. Labe Garaietan lan egin zuen, lanbidez ingeniari industriala baitzen.

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
Athletic Club1928-1934

Tituluak

Eskualdeko Txapelketak

TxapeleketaKlubaUrtea
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1929
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1931
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1932
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1933
Bizkaiko Herrialde TxapelketaAthletic Club1934

Espainiako txapelketak

TituluaKlubaUrtea
LigaAthletic Club1930
Errege KopaAthletic Club1930
LigaAthletic Club1931
KopaAthletic Club1931
KopaAthletic Club1932
KopaAthletic Club1933
LigaAthletic Club1934

Erreferentziak