Jose Angel Irigarai

euskal idazlea eta kulturgilea

Jose Angel Irigarai Imaz (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.

Jose Angel Irigarai

Bizitza
JaiotzaIruñea1942ko urriaren 9a (81 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
AitaAingeru Irigarai
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
italiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, saiakeragilea, medikua eta idazlea
KidetzaEz Dok Amairu
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera
narrazioa

Inguma: jose-angel-irigaray-imaz Literaturaren Zubitegia: 57 Musicbrainz: 1a2fce75-30f1-475e-b008-bd420f325264 Edit the value on Wikidata
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu eta XX. mendeko kantagintza

Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.[1][2]

Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui (zutik, ezkerretik hirugarrena) eta Paco Ibáñez (zortzigarrena) kantariekin: Joxan Artze (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), Mikel Laboa (seigarrena), Jose Angel Irigarai (zazpigarrena), Xabier Lete (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta Lourdes Iriondo.

Ohorezko euskaltzaina (2010)

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia - BEC - Beñat Gaztelumendiri saria ematen.

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010 urtarrilaren 29an beste hauekin batera: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete. [3]

Lanak

Jose Angel Irigarairen testigantzekin[4] osatutako bideoa (Ahotsak proiekturako)

Narrazioa

  • Gauerdiko ele galduak (1985, Elkar)
  • Denboraren mugan (2005, Pamiela)

Saiakera

  • Euskera eta Nafarroa (1973, Egilea editore)
  • Euskara bizitzaren kenkan. Orekaren mintzoa (1988, Pamiela)
Irigarai eta Lourdes Iriondo

Poesia

  • Kondairaren ihauterian (1978, GAK)
  • Bizi minaren olerkian (1986, Pamiela)
  • Urdinkara (1995, Pamiela)
  • XX. mendeko poesia kaierak - Jose Angel Irigarai (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Joan-jinaren labirintoan (2002, Pamiela)
  • Zeharbidetan (CD-liburuttoa, Antonio Breschirekin batera) (Arteola-Pamiela, 2004)
  • Isiltasunaz hunatago (Pamiela, 2020)[1]

Itzulpena

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak