Jose Luis Zuloaga

alpinista euskalduna

Jose Luis Zuloaga "Zulu" (Bilbo, 1954ko abuztuaren 23a - Ice Tooth mendia, 1996ko irailaren 16a) alpinista euskalduna izan zen.

Jose Luis Zuloaga
Bizitza
JaiotzaBilbo1954ko abuztuaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaHimalaia1996ko irailaren 16a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Gaztaroa

Gaztelueta eskolan ikasi zuen, Paco Chavarrirekin batera. Biek mendia, Pirinioetako udaleku batean ezagutu zuten, Saquesen.

Zulu eta Paco 16 urterekin hasi ziren eskalatzen Atxarten, asteburuetan. Bertan, ezagutu zituzten Kike de Pablo, Emilio Hernando, Javier Alonso "Javo" eta Bilbo inguruko beste hainbat gaztetxo. Beranduago, gehiago eskalatzen hasi zirenean, Pedro Udaondo, Regil anaiak, Angel Landa, Jose Ramon Telleria eta enparauekin hasi ziren ibiltzen. Eginora ere joaten ziren, noiz edo noiz, eta bertan ezagutu zuen Juanito Oiartzabalek Zulu.

Kike de Pablo eta Zulu Alpeetan zirela, Bossonseko glaziarrean izotz eskaladako praktikak egiten, Zulu erori, eta tibia eta peronea hautsi zituen, oso modu itsusian. Ia urte eta erdi egon zen ezer egiteko modurik gabe. Geroztik, beste bi bider apurtu zuen hanka leku berean. Guztira hiru urte egin zituen makuluekin, 19tik 22ra bitartekoak.

Ibilbidea

  • 1983 Nanga Parbat (8.125 m) Kinshofer bidetik. Gailurra, Kike de Pablo eta biak.
  • 1984 Yalung Kang (8.505 m) hego aurpegiko bide berri batetik. 7.500 metrora iritsi ziren Paco Chavarri eta biak.
  • 1985 Batura Muztagh mendigunean esplorazioak. Bojohaghur Duanasir mendian (7.329 m) ahalegina; Maidon Sar (6.498 m) mendiaren lehen igoera, mendebaldeko ertzetik eta Shispare mendian (7.611 m) ekialdeko espoloitik ahalegina, Kike de Pablo eta biak.
  • 1986 Mazeno Peak (7.120 m) hego-mendebaldeko hormatik. Bide berri bat zabaldu zuten, 2.600 metrotik gora oso espoloi zailean. Era alpetarrean egin zuten saioa. Gailurretik 200 metrora geratu ziren Kike de Pablo, Alberto Posada eta Zulu bera.
  • 1986 Gyanchung Kang (7.952 m) hego aurpegitik, era alpetarrean. 7.100 metrora iritsi ziren Kike de Pablo eta biak.
  • 1988 Kanchenjunga (8.586 m) ipar aurpegitik. 7.900 metrora iritsi ziren Felipe Uriarte, Xabier Ansa, Juanito Oiarzabal, Atxo Apellaniz eta Zulu bera.
  • 1989 Makalu (8.463 m) mendebaldeko Pilaretik. 8.350 metrora iritsi ziren Kike de Pablo, Juanito Oiarzabal, Atxo Apellaniz eta Zulu.
  • 1990 Everest (8.898) hego-mendebaldeko hormatik edo Bonington bidetik. Zailtasunik handienak gainditu ondoren, Sagarmatha´90 espedizioko kideek ezin izan zuten pasa 8.250 metrotik.
  • 1996 Shishapangma (8.027 m) hego-mendebaldeko aurpegitik. Mendi hartarako altuerara egokitzen ari zirela hil zen Ice Tooth mendian, elur-jausi batek harrapatuta.

Kanpo estekak