Jose Martin Bustinza

Bizkaiko herri-kirolaria

Jose Martin Bustinza, ezizenez Tubi, (Dima, 1972) bizkaitar herri-kirolaria da, lasto jaurtiketan hainbat urtetan txapelduna izan dena.[1][2][3]

Jose Martin Bustinza
Bizitza
JaiotzaDima, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakHerri kirola

Bilboko Aste Nagusian antolatzen den Euskal Herriko Lasto Fardoen Jaurtiketa txapelketan gutxienez 8 bider izan da txapeldun. 2013an 6,2 metrotan zeukan errekorra.[1]

Bizialdia

Dimako Elexatzu auzoan jaio zen 1972an, eta oso gaztetatik hasi zen kirolean. Gaztetan, futbolean eta saskibaloian aritu ondoren, 2002. urtean hasi zen Herri Kiroletan, hasieratik, dohain ikaragarriak erakutsi zituen.

Kirol ibilbidea

  • 2006tik 2013ra Irabazlea izan zen Bilboko Aste Nagusian antolatzen den Euskal Herriko Lasto Fardoen Jaurtiketa txapelketan.[1]
  • Taldekako euskal pentatloian ere parte hartu izaten du. [4]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.