Josep Vicent Egea

Josep Vicent Egea Insa (Concentaina, Alacant, 1961eko ekainaren 3a -) Euskal Herriko musikagilea da, Alacanten jaioa.[1]

Josep Vicent Egea
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Vicente Egea Insa
JaiotzaCocentaina1961eko ekainaren 3a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria eta musikologoa

Discogs: 3750794 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen ikasketak Donostiako Kontserbatorioan egin zituen, eta ondoren Londres eta New Yorken osatu zituen. Orkestra eta Abesbatza Zuzendaritza landu ditu gehienbat ikasketetan. Pablo Sarasate, Hilarion Eslaba eta Jesús Guridi Kontserbatorioetan eta Galiziako Goi Ikasketa Musikalen Eskolan irakasle izan da, eta Madrilgo Reina Sofía Musikako Goi Eskolan ikasketaburu aritu zen 1993. eta 1994. urteetan.

Pirinioetako Ganbera Taldearen zuzendari izan da, eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin ere aritu izan da zuzendari-laguntzaile modura. Iruñeko Musikagile Taldearen sorkuntza-lanetan ibili da, Eusko Ikaskuntzako kide da, eta Iruñeko La Pamplonesa musika banda zuzendu du. Hainbat sari eskuratu ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak