Josu Baez Mujika

euskal idazlea

Josu Baez Mujika (Idiazabal, Gipuzkoa, 1953Donostia, Gipuzkoa, 2022ko martxoaren 25a) euskal idazle eta poeta izan zen.

Josu Baez Mujika

Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2022ko martxoaren 25a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 775

Ibilbidea

Idiazabalgo Arimasagasti baserrian jaio zen. Fraide ikastetxeetan ikasi zuen eta bertan piztu zitzaion idazteko grina. Ipuinak, bertsoak eta poemak idazten hasi zen.

Hasiera haietan bertso asko idatzi zituen, baina bertso sakonegiak eta tendentzia poetiko-metaforikokoak idazten zituenez, bertsogintza alde batera utzi eta poesia egiten hasi zen.

Bere poemetan landutako gaien artean daude baserritar eta kaletarren arteko dikotomia, aberriaren kezka, kezka soziala eta erlijiosoa ere.[1].

Bibliografia

Aldizkariak

  • 1983 - 1984 bitartean Egan aldizkariko kolaboratzaile izan zen.
  • 2011 Aldaize aldizkaria.
  • 2017 - 2019 bitartean Karmel aldizkarian argitaratu zituen bere lanak.

Liburuak

  • Zizelatze isila[2]. 2008. Bermingham argitaletxea.
  • Haruntz bideetan honuntz[3]. 2009. Hiria Liburuak SL argitaletxea.
  • Lau erreka[4]. 2009. Hiria Liburuak SL argitaletxea.

Sariak

  • 2007 Iparragirre saria poesia atalean[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak