Josune Ilundain

sortzailea, ekintzailea eta idazlea

Josune Ilundain Iribarren (Orkoien, Nafarroa Garaia, 1990ko urtarrilaren 6a) sortzailea, ekintzailea eta idazlea da.

Josune Ilundain

Bizitza
JaiotzaOrkoien1990eko urtarrilaren 6a (34 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksortzailea, ekintzailea eta idazlea

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatean Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko graduatua da eta Kultura Proiektu eta Espazioen Kudeaketako masterra du.

Nafarroako Artxibo Nagusirako dokumentu grafikoen zaharberritzaile gisa lan egin du, baita Jorge Oteiza Museoko Kontserbazio eta Didaktika zerbitzuetan ere. Gaur egun, Nafarroako Museoko Hezkuntza Departamentuan kolaborazio puntualak egiten ditu. Hutsune liburuaren egilea da eta Hutsune bizi egitasmoaren sortzailea.[1][2]

Lanak

  • Hutsune liburua (Greylock argitaletxea, 2020)[3][4][5]
  • Hutsune bizi egitasmoa. Mendukilo leizean. Aralarko barrunbeetan barna, zentzumenen bidezko txangoa bisitariek, testua, dantza, musika eta mitologia uztartzen dituen ibilbidean.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak