José Oneto
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
José Oneto | |
---|---|
(1981) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Manuel Oneto Revuelta |
Jaiotza | San Fernando, 1942ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Donostia, 2019ko urriaren 7a (77 urte) |
Heriotza modua | : septizemia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
José Manuel Oneto Revuelta, kazetari gisa izenpetzen José Oneto eta Pepe Oneto bezala ere ezaguna (San Fernando, 1942ko martxoaren 14a - Donostia, 2019ko urriaren 7a) kazetari eta idazle espainiarra izan zen.
Kazetaritzako titulua lortu ondoren, bere jarduera profesionala Diario Madrid egunkarian hasi zuen hura erregimen frankistaren aginduz 1971n itxi zuten arte. Trantsizio garaian France-Presse eta Colpisa agentzietan sartu zen. Azken horren bidez, hainbat egunkarik argitaratu zituzten bere kronika politikoak, tartean La Vanguardiak eta horrela analista politiko gisa ospea eraiki zuen[1].
1974an Cambio 16 aldizkarian hasi zen, informazio politiko eta ekonomikoari buruz idazten. 1975ean argitalpen zuzendariorde izendatu zuten eta handik gutxira zuzendari. Garai hartan aldizkari politikoa trantsizioko zurrunbuki informatiboaren ardatzetako bat bihurtu zen, milioi erdi ale saltzera iritsi baitzen. Cambio 16ren inguruan sortuta Grupo 16ko zuzendari nagusi ere izendatu zuten Oneto.
1986an Zeta taldean sartu zen eta Tiempo aldizkaria zuzentzen hasi zen. 1996. arte mantendu zuen erantzukizuna. Aldizkari politikoen Espainiako eragin-garaia itzali zen aldi berean, Tiempo izanik eragina izan zuen azkenetakoa.
Antena 3 Telebistako albistegietako zuzendaria izan zen 1996 eta 1998 artean. 2000. urtean, eta berriro 2016an, Madrilgo Telemadrideko erakunde publikoko administrazio kontseiluko kide izendatu zuten.
2019ko abuztuan, Donostian oporretan zegoela, apendizitis bategatik sartu zuten hiriko ospitale batean, baina okerrera egin zuen gaitzak, peritonitisa bilakatu baizitzaion, eta azkenik septizemia, urrian hil zelarik[2].