Juan Antonio Ansaldo

Juan Antonio Ansaldo Vejarano (Aretxabaleta, 1901eko ekainaren 24a - Donibane Lohizune, 1958ko apirilaren 20a) gipuzkoar aristokrata eta militarra izan zen, Espainiako Armadako hegazkinlaria izandakoa.[1]

Juan Antonio Ansaldo

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1901eko ekainaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1958ko apirilaren 20a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta militarra
Enplegatzailea(k)Espainiako Aire Armada
KidetzaAcción Española (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra

Aita Francisco Ansaldo izan zuen, Elisabet II.aren garaian Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izandakoa. Armadan sartua, Rifeko Gerran riftarren 2 hegazkin suntsitu zuen.[2]

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Armada utzi zuen erregezale sutsua zelako. Sanjurjadan parte hartu zuen eta baita Falange Españolaren sorreran ere.[3] Gerra Zibilean Sanjurjo hil zeneko istripuan hegazkinlaria izan zen eta, gero, matxinoen alde aritu zen.

Gerra ondoren, Francisco Francoren aurkako azpijokoetan egoteagatik erbesteratu zen eta 1951n bere memoriak Ekin argitaletxean argitaratu zituzten. Estorileko erregezaleekin egon zen.

Bibliografia

  • Juan Antonio Ansaldo: ¿Para qué? De alfonso XIII a Juan III. Buenos Aires: Ekin argitaletxea, 1951. 563 or.

Erreferentziak


Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.