Juan Iruretagoiena

euskal idazlea

Juan Iruretagoiena (Zarautz, Gipuzkoa, 1899ko martxoaren 28a - 1982ko abenduaren 24a) euskal idazle, antzerkigile eta itzultzailea izan zen.

Juan Iruretagoiena
Bizitza
JaiotzaZarautz1899ko martxoaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz1982ko abenduaren 24a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 497

Biografia

Andoainen eta Gasteizen egin zituen ikasketak eta apaiz egin zen. 1921. urtean eman zuen argitara Gau-ostatua bere lehen drama. Espainiako Gerra Zibila hasi aurretik beste bi antzerki plazaratu zituen, Atso poxpoliña (bakarrizketa) eta Otarka aza (ipuina). Garai berberean eman zuen argitara Sutan Biotza itzulpen lana. Harenak dira halaber Kristau-Ikasbidearen Erakutsaldiak Itzalditan (frantsesetik itzulia), Fabiola´ren Mirabea (gaztelaniatik itzulia), eta olerki batzuk ere egin zituen.

Lanak

Antzerkia

  • Atso poxpoliña (1929, Martin y Mena)
  • Otarka aza (1929, Euskal Esnalea)
  • Sutan biotza (1931, Eusko Argitaldariak)

Poesia - antzerkia

  • Antzerki eta poemak (2001, Olerti Etxea)

Erreferentziak

Kanpo loturak


Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.