Juan José Padilla

Juan José Padilla (Jerez de la Frontera, Cádiz, 1973ko maiatzaren 23a), izengoitiz Ciclón de Jerez eta Pirata deitua, espainiar toreroa da.

Juan José Padilla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan José Padilla Bernal
JaiotzaJerez de la Frontera1973ko maiatzaren 23a (50 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaSanlúcar de Barrameda
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzezen-hiltzailea eta toreatzailea
KidetzaOpus Dei
Izengoitia(k)Ciclón de Jerez eta Torero Pirata

Bizitza

Juan José Padilla 1973an jaio zen Jerez de la Fronteran. Algecirasko zezen plazan bihurtu zen zezenketari oso, 1994ko ekainaren 18an, Benítez Cubero ganadutegiko zezenekin; Pedro Castillo izan zuen aitabitxia, eta Niño de la Taurina lekukoa. 1995eko irailaren 10ean berretsi zuen alternatiba Madrilen, Marqués de Albaserrada ganadutegiko zezenekin, eta 1999ko ekainaren 6an aurkeztu zen Sevillan.[1] Urte horretako uztailaren 11n, arrakasta handia lortu zuen Iruñeko zezen plazan, Miura zezenen aurrean, eta bizkar gainean atera zuten entzierroaren atetik.[2]

1999ko sanferminetako arrakastak zezen plaza guztietako ateak zabaldu zizkion. Askotan toreatu behar izan zituen ganadutegi gogorrenetako zezenak. Sevillako Maestranzan, erraterako, 11 aldiz aurre egin behar izan zien Miura etxeko zezenei.[3] Adarkada ugari jasotakoa da. 2001eko uztailaren 14an, Iruñean, alderik alde zulatu zion lepoa Miura batek.[4] 2011ko urriaren 7an, Zaragozan, ezkerreko begia galdu zuen adar ukaldi baten ondorioz.[5]

2018 agur urtea izan zen. Uztailaren 7an Arevalon egindako zezenketan, buruko larruazala erauzi zion zezen batek.[6] Hala ere, bikain toreatu zuen Iruñean sei egun geroago, eta bizkar gainean atera zuten zezen plazatik.[7]

Polemikak

Jardunbide polemikoak ere izan ditu Juan José Padillak. 2012an, zazpi hilabeteko espetxe zigorra eman zioten Hondarribiko udaltzain bati jotzea egotzirik.[8] 2017ko irailaren 16an, Villacarrillon egindako zezenketan, ikusle batek emandako bandera frankista hartu eta hura bizkarrean jarrita eman zion itzulia plazari. Egintza horrek gaitzespen asko bildu zituen. Padillak argitu zuenez, bandera hartzean ez zen ohartu zein armarri zeukan.[9]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan José Padilla