Juana María Ruiz de Gámiz

Arabako markesa, esklabotzarekin lortutako diruarekin ongintzan aritu zen

Juana María Ruiz de Gámiz eta Zulueta, Fernández de Retana eta Amondo (Betoño, 1841eko maiatzaren 27a - Segovia, 1913ko abenduaren 7a) Arabako markesa, esklabotzarekin lortutako diruaren zati bat ongintzan inbertitu zuen.

Juana María Ruiz de Gámiz
Bizitza
JaiotzaBetoñu1841eko maiatzaren 27a
HeriotzaSegovia1913ko abenduaren 7a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Julian Zulueta
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakongilea

Biografia

Florentina Zulueta Amondo eta Juan Pablo Ruiz de Gámiz Fernández de Retanaren alaba. Julian Zuluetaren hirugarren emaztea eta iloba, Habanan ezkondu ziren 1864ko urtarrilaren 17an, Espiritu Santuaren parrokian.[1] Bikoteak bost seme-alaba izan zituen Amalia, Alfredo, Adolfo, Luis eta ezagunena, Elvira Zulueta. Senarra hiltzean Gasteizera bueltatu ziren eta bere gorpua Santa Isabel hilerrian hilobiratu zuten eta Portal de Barrenas kaleko etxe batean bizitzera pasa ziren (egun, Independentzia eta Fueros kale artean). Juana Mariak karitatezko hainbat ekintza sustatu zituen, besteak beste, 1900. urtean Anuntzetan eskola bat eraikitzea sustatu zuen eta herri horretako elizaren hainbat konponketa ordaindu zituen.[2] Banco de Emisión y Descuento de Vitoria (1863) delakoaren sorkuntzan ere parte hartu zuen.[3] 1913an bere semeari, Enrique, ondasunen administrazioa utzi zion.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak