Julianna Rose Mauriello

Julianna Rose Mauriello (Irvington (New York), 1991ko maiatzaren 26a) aktore eta dantzari estatubatuarra da. LazyTown haurrentzako telesailean Stephanie pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].

Julianna Rose Mauriello
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulianna Reilse
JaiotzaIrvington (New York)1991ko maiatzaren 26a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBaltimore
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaProfessional Performing Arts School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
islandiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm1559611 Rottentomatoes: celebrity/julianna_rose_mauriello TV.com: people/julianna-rose-mauriello IBDB: 97322
Facebook: Julianna-Rose-Mauriello-522663387823823 Twitter: julia_mauriello Instagram: julia_mauriello Last fm: Julianna+Rose+Mauriello Discogs: 729577 Allmusic: mn0003231653 Edit the value on Wikidata

Biografia

2004an haurrentzako LazyTown programan hasi zen protagonista rolean eta bi denboraldi egin zituen bertan. Daytime Emmy Award sarietarako izendatua izan zen[2]. Telesaila Islandian egiten zen eta ingelesez errodatzen bazen ere islandieraz hitzegiten ikasi zuen. 2008an LazyTown Extra denboraldian berriz bete zuen Stephanieren rola. LazyTown telesaileko abestiekin hiru disko argitaratu ziren eta Juliannak abestu zuen haietan[3].

Julianna New Yorken dagoen Professional Performing Arts School (PPAS) akademiako "ohorezko ikaslea" da. Telesail eta filmeez gain, hainbat iragarkitan ere azaldu da. Dantza irakaslea ere bada eta ballet, jazz, klake eta irish stepdance estiloak irakasten ditu[4]. Gimnasia ere egiten du.

Filmografia

Filmeak

UrteaFilma/TelesailaPertsonaiaOharrak
1999Bonne NuitTelefilmea
2008A Fix[5]PyperLaburmetraia

Telebista

UrteaFilma/TelesailaPertsonaiaOharrak
2004-2006LazyTownStephanieProtagonista, 51 atal
2008LazyTown ExtraStephanieProtagonista, 26 atal
2013The Doc FilesAnimaziozkoa, ahotsa

Antzerkia

UrteaAntzezlanaOharrak
2002-2003Oklahoma!Broadway
?Gypsy: A Musical FableBroadway
?A Tree Grows in Brooklyn[6]Broadway

Erreferentziak

Kanpo estekak