Juncal Ballestín

artista arabarra

Juncal Ballestín (Gasteiz, 1953ko irailaren 1a - ib., 2015eko maiatzaren 1a) [1]arabar margolari eta irarlea izan zen. Otazun lan egin zuen eta 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat erakusketa egin zituen.[2]

Juncal Ballestín

Bizitza
JaiotzaGasteiz1953ko irailaren 1a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2015eko maiatzaren 1a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea eta katedraduna

Biografia

Txikitatik interesatu zen marrazketaz eta askotariko materialekin lan egiteaz. Gaztetan, José Luis Gonzalo Bilbao erretratugile eta pintura irakaslearen akademian hasi zuen bere prestakuntza artistikoa, eta geroago Rafael Lafuente arabar abangoardistarekin Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Bilboko Arte Ederretako Goi Eskolan sartu zen, eta grabatuan eta pinturan lizentziatu eta espezializatu zen.

Margolari ibilbidea

Bere lan egiteko tokia Otazun ezarri zuen.[3] Ibilbide artistikoari hasiera emateko 1970eko hamarkadan Arabako hiriburuko hainbat galeriatan (Eder Arte, Araba...) eta Bilboko Recalde galerian erakutsi zituen bere lanak.

1970eko hamarkadaren amaieratik laurogeiko hamarkadaren hasierara bitartean hainbat erakusketa kolektibo ibiltaritan ere parte hartu zuen, hala nola Cuatro Pintores de Álava, Gasteiz, Bilbo eta Donostia zeharkatu zituena (1980) edo Geométricos Vascos (1983), Bilboko, Gasteizko eta Nafarroako hiriburuko (Iruñea) Arte Ederretako museoetan ikusgai egon zena.Urte haietan euskal artisten erakusketa kolektibo batean ere parte hartu zuen Pragan. Bere jarduera artistikoarekin batera, Bilboko Arte Ederren Eskolako irakaslea izan zen.[4]

1990eko hamarkadaren erdialdera arte ez zuen bakarkako erakusketa berririk egin, eta Sala Amarica, Sala Olagibel eta Trayecto Galeriara itzuli zen, indarrez XXI. mendean honako bere lanekin, Juncal Ballestín: apología y dependencia (2005), Juncal Ballestín: pintura, pensamiento (2008) edota De qué hablamos cuando hablamos de […] (Valencia, 2012).

Bere lanak ikusgai egon ziren beste espainiar hiri batzuk Burgos, Cuenca, Logroño, Madril, Salamanca eta Zamora izan ziren. Bilduma pribatuetan ez ezik, bere obra Artiumen,[5] Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Nikaraguako Museo Nazionalean aurkitzen da.

2021ean bere bizitzan zehar egindako lanez erakusketa egin dute Artium Museoan "Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa" izenburupean[6].

Sariak eta ohoreak

  • 2021az geroztik, ARTIUM Arte Garaikideko Museoak bere izena daraman nazioarteko ikerketa-beka bat iragarri du.[7]
  • 2022an Gasteizko Udalak bere izena jarri zion Artium plazari.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak