June Baonza Pagaldai

Diseinatzaile eta ilustratzailea

June Baonza Pagaldai (Durango, Bizkaia, 1979ko irailaren 25a) diseinatzailea eta ilustratzailea da.

June Baonza Pagaldai
Bizitza
JaiotzaDurango1979ko irailaren 25a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta ilustratzailea

limoiura.com
Instagram: junebaonza Edit the value on Wikidata

Biografia

Diseinu grafikoa eta barnealdeen diseinua ikasi zituen Donostiako Ceinpron[1]eta Bartzelonako BAU, arte eta diseinu unibertsitate zentroan,[2]hurrenez hurren.

Diseinatzaile grafiko eta ilustratzaile gisa lan egiten du Limoura estudioan. Bere bizi-ibilbideak, emozioak, begirada kritikoak eta esperientzia kolektiboek genero-berdintasunaren, LGTBI+en eta feminismoaren gaietan espezializatzera eraman dute.

Egindako lanen artean, Donostiako, Hernaniko, Pasaiako, Arrasateko, Amurrioko, Abadiñoko, Mataroko edo Viceko Unibertsitateko udalentzako kanpainak daude.

Diseinatzaile eta ilustratzaile lanak argazkigintzako lanekin, tailerretako irakaskuntzarekin eta BIRAK arropa eta osagarrien markako sortzailearekin uztartzen ditu.[3]

Ama eta asunak. June Baonza
Antagonia. June Baonza eta Itziar Bastarrika.

Proiektuak

  • Ama eta asunak. Proiektu hau “Sei bizi esperientzia, sei hautu, sei elkarrizketa, sei obra grafiko, bideo bat eta instalazio bat biltzen dituen lana da", amatasuna idealizatzetik urruntzen den ikus-entzunezko gogoeta kolektiboa.[4]38 minutuko iraupena duen dokumentalean barrena, sei emakumek nork bere bizipenak kontatzen ditu inongo erreparorik gabe. Hitza hartzen dutenen artean, ama direnak, ama izateari uko egin diotenak eta uko egin behar izan diotenak daude.[5]

Pribatutasunean gorde izan dena, herriko plazara ateratzea bezala ulertu behar da amatasunaren politizazioa.

Hainbat lekutan izan da proiektua ikusgai, besteak beste;

Erakusketak

  • 2021ean Durangoko Arteka liburudendan Antagonia erakusketa jarri zuen Itziar Bastarrikarekin batera.[12]

Sariak

  • Durango Sor(tzaileen)Leku beka irabazi zuen Ama eta asunak proiektuarekin.[13][14]
  • 2020an Arrasateko XXIII. M8 kartel lehiaketa irabazi zuen.[15]
  • 2022an Arrasateko XXV. M8 kartel lehiaketa irabazi zuen Feminismoa etxe kartelarekin.[16]

Erreferentziak

Kanpo estekak