Jurek Becker
Jurek Becker (Łódź, Polonia, 1937 – Thumby, Alemania, 1997) alemanezko idazlea izan zen, nazionalitatez alemaniarra.
Jurek Becker | |
---|---|
(1993) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Łódź, 1937ko irailaren 30a |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa Mendebaldeko Alemania |
Bizilekua | Q47126434 |
Heriotza | Thumby, 1997ko martxoaren 14a (59 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria eta prosalaria |
Parte-hartzailea | |
Lantokia(k) | Łódź |
Enplegatzailea(k) | Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea University of Duisburg-Essen (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialista Batua |
|
Bizitza
Gurasoak juduak zituenez, ghetto eta kontzentrazio-esparruetan igaro zuen haurtzaroa. 1945ean Alemaniako Errepublika Demokratikoan kokatu zen. Alemana eta filosofia ikasi, eta han hasi zen idazten. 1976an Alderdi Sozialistatik egotzi zuten, eta 1978az geroztik Sartaldeko Berlinen bizi izan zen behin betiko baimen batekin.
Beckerrek telebistarako gidoiak, glosa politikoak eta, batez ere, narrazioak eta eleberriak idatzi zituen. Haren idazkeraren ezaugarri nagusiak umorea, fantasia, zehaztasuna eta ironia dira. Gehienbat monotoniari eta eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen, betiere gizarte hobe bat lortzeko nahi utopikoa agertuz.
Hauek dira Beckerren libururik aipagarrienetako batzuk: Jakob der Lügner (1969, Jakob gezurtia), Der Boxer (1976, Boxeolaria), Bronsteins Kinder (1986, Bronsteinsko haurrak), Irreführung der Behörden (1973, Agintarien engainua), Aller Welt Freund (1982, Guztien adiskidea) eta Warnung vor dem Schriftsteller (1990, Kontuz idazlearekin).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurek Becker |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.