Kadiatu Massaquoi

Haur ezkontza behartuaren aurkako aktibista sierraleonarra

 

Kadiatu Massaquoi
Bizitza
Herrialdea Sierra Leona
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea

Kadiatu Massaquoi (Jendema, Sierra Leona, 2002) giza eskubideen aldeko aktibista sierraleonarra da, behartutako haur-ezkontzaren aurka egiten duena. Behartutako ezkontza baten biktima izan da 15 urterekin. Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak Sierra Leonan garatzen duen "The Right to be a Girl" (Neskatoa izateko eskubidea) proiektuan parte hartzen du.

Biografia

Kadiatu Jendema herrixkan jaio eta bizi da, Sierra Leonako hegoaldean, Liberiako mugatik gertu. Aita 14 urte zituenean hil zen, eta familia amaren ardurapean geratu zen. Amak 8 seme-alabak zaintzen ditu.[1][2]

14 urterekin haurdun geratu zen eta 19 urteko mutil-lagunarekin ezkontzera behartu zuten, "bere ohorea eta familiarena salbatzeko".[3][4] Ezkondu egin behar izan zuen, ezetz esan arren, eta ikasketak utzi; izan ere, bere herrialdean ez da ondo ikusten neska gazte bat eskolara haurdun joatea.[5][6] Ikasten jarraitu nahi izan zuen, baina ez zuen familiaren laguntzarik jaso, ezta bere herrialdeko legediaren laguntzarik ere. Save the Children erakundea ezagutu zuen, eta bere eskubideez jabetu zenean, jantzigintza-ikasketak egin eta osasunari, familia-plangintzari, nutrizioari eta higieneari buruzko prestakuntza jaso ahal izan zuen.[7][8]

Aktibismoa

Kadiatu gazteak adierazi zuenez, "nire etorkizuna galdu nuen heziketarekin jarraitu nahi nuelako eta ezkontzeko asmorik ez nuelako".[9] Horregatik, Save the Childrenek Sierra Leonan burutzen duen 'The Right to be a Girl' (Neskatoa izateko eskubidea) proiektuan parte hartzen du.[10][11] Lortutako konfidantzak, etxez etxe ibilarazten du, familiak kontzientziatzen saiatuz, alabak indarrez ezkontzen badituzte, beren bizitzei buruz erabakitzeko askatasuna kentzen dietela.[12][13][14] Gainera, buruzagi komunitario eta erlijiosoekin bilerak izan ditu, arazoa uler dezaten eta kontzientzia-aldaketan aliatu izan daitezen.[15][16]

Amnistia Internazionala, Save the Children, Entreculturas eta Mundo Cooperante GKEek elkarrekin egiten duten "Ez dut nahi!" kanpainaren ageriko aurpegia da. Kanpaina horrekin "urtero 12 milioi neskato baino gehiago ezkontzea" sahiestu nahi dute.[3][17][18]

Bere bizitza aldatu egin da, neskato ezkonduen defendatzaile eta haur-ezkontzaren aurkako aktibista bihurtu baita.[19]

Bere ametsen artean, ikastetxean jarraitzea, erizaintza ikastea eta "haur ezkontzaren aurkako txapeldun" bihurtzea daude.[3][12][20]

Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu: neska bat, Hasanatu, eta mutiko bat, Abdullah.[15]

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak