Karaj

Irango hiria

Karaj (persieraz: کرج‎) Iran iparraldeko hiria da, Alborz probintziako hiriburua. 2011n 1.614.626 biztanle zituen, eta herrialdeko laugarren hiririk handiena zen, Teheran, Mashhad eta Isfahanen ondotik[1].

Karaj
Irango udalerria
Administrazioa
Estatua Iran
ProbintziaAlborz
Geografia
Koordenatuak35°49′58″N 50°59′30″E / 35.8328°N 50.9917°E / 35.8328; 50.9917
Karaj is located in Iran
Karaj
Karaj
Garaiera1.341 metro
Eremua162 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria1.592.492 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia26
Ordu-eremuaUTC+03:30
Webgune ofiziala

Geografia

Karaj Elburz mendilerroaren hegoaldeko magalean dago, 1.312 metroko garaieran, Teherandik 20 kilometro mendebaldera.

Klima

Estepako klima hotza dago, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Karaj, 1985–2010)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)18.219.827.433.034.639.242.040.237.231.825.020.042.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)6.19.014.220.726.232.635.234.530.423.515.18.921.4
Batez besteko tenperatura (ºC)1.84.18.714.519.224.627.126.822.917.19.94.615.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-2.5-0.73.28.412.216.519.019.115.310.84.80.38.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-17.0-15.6-10.5-3.5-0.47.210.612.07.0-0.5-6.0-14.6-17.0
Pilatutako prezipitazioa (mm)30.832.145.439.119.52.73.01.21.615.127.733.5251.7
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm)6.35.76.75.83.71.00.70.30.33.24.85.844.3
Elur egunak (≥ 1 mm)5.43.71.90.10.00.00.00.00.00.00.52.714.3
Eguzki orduak166.3169.7197.4218.1280.7335.2341.5340.1304.2250.1187.2156.82947.3
Hezetasuna (%)67605348433435343644566648
Iturria: [2]

Ekonomia

Industriagune garrantzitsua da; kimika eta elikagai industriak daude, besteak beste. Hiritik 23 kilometro iparraldera dagoen Amir Kabir urtegiak hornitzen du urez Teheran[3].

Erreferentziak

Kanpo estekak