Karstaren zientziak

Karstaren zientziak, beste izenez karstologia, sistema karstikoak ikertzeko erabiltzen diren diziplina desberdinek osatzen duten multzoa da.[1]

Geologia. Espeleotemak Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).
Geologia. Espeleotemak Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Diziplinak

Biologia. Matxiplaken populazioaren kontrola Matxiplaken Koban (Ogoño, Bizkaia).

Karstaren zientzietan biltzen diren diziplinak anitzak dira. Oro har hiru multzo handitan sailkatu izan diren arren (geoespeleologia, bioespeleologia eta antropoespeleología[2]), azpisailkapen asko ere egin daitezke. Adibidez:[3][4]

Izaera heterodoxoa

Paleontologia. Ursus deningeri burhezur bat Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Karstaren zientzien ezaugarrietako bat bere izaera heterodoxoa da: ez dago esparru akademikoan eta administratiboan diziplina guztiak biltzen dituen eskola edo egiturarik.

Esparru akademikoa

Gaur egunean, mundu akademikoan ez dago karstaren zientziak biltzen dituen departamenturik. Praktikan, hutsune hau espeleologia taldeek betetzen dute: bertan biltzen diren espeleologoek karsta ikuspegi desberdinetatik aztertzen dute; haien artean badira arlo desberdinetan prestakuntza akademikoa jaso duten espezialistak. Hauek espeleologia talde desberdinekin kolaboratzen dute, eta honek karstaren zientziak bere osotasunean garatzeko aukera ematen du, hala nola geologia,[5] hidrologia,[6] arkeologia,[7] biologia[8] eta abar.

Lan esparrua

Gaur egunean, karstaren zientzietaz batera arduratzen den profesionalik ez dago; ikuspegi bateratu hau espeleologo afizionatuen gain dago.[9]

Aldiz, profesional asko dira karstaren diziplina solteetan aritzen direnak: arkeologian, biologian, geologian... Espezialista hauetako batzuk espeleologoak dira, eta honek karstaren ikuspegi globala mantentzeko nolabaiteko ahalmena ematen die. Baina gehienetan espezialistak monodiziplinarrak izan ohi direnez, espeleologo amateurren kolaborazioa ezinbestekoa izaten da gestio arazoak ekiditeko.[10]

Esparru administratiboa

Administrazioan, ez dago karstaren zientziei buruzko eskumena biltzen duen erakunderik: horretara, esate baterako, Euskal Autonomi Erkidegoan arkeologia eta historia Foru Aldundien ardurapean dago; biologia Eusko Jaurlaritzaren ardurapean... honek erakunde hauen arteko kolaborazioa ezinbestekoa bihurtzen du, eta haien arteko koordinazioan espeleologoek paper garrantzitsua jokatzen dute.[11]

Ikerketa prozedura

Geomorfologia. "Kraterra" Goikoetxe koban (Busturia, Bizkaia).

Gaur egunean, harpeetan biltzen diren diziplina guztien ikerketa koordinatua eramateko joera nagusitzen ari da,[12][13][14] eta proiektuen kudeaketan espeleologoen presentzia nabarmena izaten da,[15] karstaren zientzien ikuspegi bateratuaren faltak ekarri ohi dituen arazoak saihesteko.[16][17]

Erreferentziak

Kanpo estekak