Kathleen Hanna

musikari, aktibista eta idazle estatubatuarra

Kathleen Hanna (Portland, Oregon, Estatu Batuak, 1968ko azaroaren 12a) musikari, aktibista eta idazle estatubatuarra da. 1990eko hamarkadan Bikini Kill taldeko abeslari liderra izan zen, eta baita ere Le Tigre synthpunk taldekoa.[1] Hannak oso aktiboki lagundu du feminismo zintzo bat suspertzen, eta Riot Grrrl mugimenduaren 1990eko hamarkadako lider nagusietako bat da. Kathleenek musikari anitzekin kolaboratu du, artista ugariren grabazioetan agertuz, hala nola Atari Teenage Riot, Sonic Youth, Joan Jett, The Rickets, Internal/External eta Mike Watt.

Kathleen Hanna

Bizitza
JaiotzaPortland1968ko azaroaren 12a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Ad-Rock  (2006 -
Hezkuntza
HeziketaEvergreen State College (en) Itzuli
Lincoln High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, abeslaria, gitarra-jotzailea eta zinema aktorea
KidetzaBikini Kill (en) Itzuli
Le Tigre (en) Itzuli
Genero artistikoapunk
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaKill Rock Stars (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

kathleenhanna.com
IMDB: nm0360213 Last fm: Kathleen+Hanna Musicbrainz: 4638653b-a279-42d6-bd8c-b2bcb9a19f77 Songkick: 650683 Discogs: 58331 Allmusic: mn0000368904 Edit the value on Wikidata

Biografia

1968-1988: Lehen urteak eta feminismoa

Hanna 1968an jaio zen Portlanen, Oregonen. Bere aitaren lana dela eta, familia sarri aldatu zen herrialdez.[2]

9 urte zituela bere amarekin Washington DCko rally batera joan zen, non Gloria Steinemek hitz egin zuen. Ordutik aurrera feminismoarekiko interesa piztu zitzaion.[3]

Bere amak libututegitik Betty Friedan-ren The Feminine Mystique liburua ekarri zionean, bere interesa handitu besterik ez zen egin. Hannaren haurtzaroan, emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan erdi ezkutuan parte hartu zuten, bere aita ez baitzegoen ados.

Gurasoak banatu ondoren, Hanna Portlandera itzuli zen, eta Lincon High Schoolen ikasi zuen. Institutuko ikasketak amaitu ondoren Olympia Washinghtonera joan zen The Evergreen State Collegen ikasteko. Garai horretan stripper gisa lan egin behar izan zuen bere ikasketak ordaindu ahal izateko.[4]

Hanna sexismo eta emakumeen aurkako biolentziaren inguruan idazten eta adierazpenak egiten hasi zen. Azkenean Kathy Acker bere idazle gogokoarekin izandako elkarrizketa baten ondoren, arlo hau alde batera utzi eta musikan sartu zen. Hannak orduan Amy Carter izeneko taldea sortu zuen.[3]

1989–1999: Bikini Kill

Hanna Bikini Killekin 1991n

1990ean, Hannak beste talde bat sortu zuen, Viva Knievel, eta bi hilabeteko bira tximista batean murgildu zen Ipar Amerikan. Udazken hartan Olympiara itzultzean, Hanna (abeslari eta konpositore nagusia) Billy Karren gitarra-jotzailearekin, Tobi Vail bateria-jotzailearekin eta Kathi Wilcox baxu-jotzailearekin elkartu zen Bikini Kill talde ikonikoa osatzeko. Kill Rock Stars diskoetxe independentearekin sinatzean, hurrengo zortzi urteetan Bikini Kill izango litzateke "Riot Grrrl" mugimenduaren adierazlerik nabarmenena, laurogeita hamarreko hamarkadako punk rock taldeentzako termino orokorra, politika erradikalarekin eta feminismoarekin identifikatuta. Bikini Killek iraupen luzeko bi album grabatu zituen, Pussy Whipped (1993) eta Reject All American (1996). Bere zenbait single, hala nola "Rebel Girl", "The Anti-Pleasure Dissertation" eta "I Like Fucking/I Hate Danger", ereserki feminista klandestino bihurtu ziren.[2]

Bere musikaren mezua indartsua izan arren, Bikini Killek oraindik sexismo esanguratsu bati aurre egin behar zion laurogeita hamarreko hamarkadako punk rockaren munduan, gizonak nagusi zirela kontuan izanik. "Zaila izan zen talde feminista batean egotea 90eko hamarkadaren hasieran", esan zuen Hannak. "Jendea benetan gaiztoa eta gupidagabea izan liteke gurekin. Esan nahi dut nahiko zaila dela neska izatea banda bateko soinu-probak egiten inguru guztiz maskulinoetan, baina “emagaldu” etiketa edukitzea benetan nekagarria bihurtu zen”. Bikini Kill 1998an desegin zen.[2]

Kathleen Hanna Bikini Killekin 1996an

2000tik aurrera:  Le Tigre, the Julie Ruin

1997an, Bikini Killen etenaldi batean proiektu paralelo gisa, Hannak Julie Ruin izeneko bakarkako albuma grabatu zuen, bere kantu feminista eta etxeko indarkeriaren aurkakoengatik kritikaren gorazarreak irabaziz.[2]

Urtebete geroago, Bikini Kill hautsi eta gero, Hannak indarrak batu zituen Johanna Fateman eta JD Samsonekin, Le Tigre izeneko musika elektronikoko hirukotea osatzeko. 1999an, izen bereko lehen diskoa kaleratu zuen, eta, ondoren, The Feminist Sweepstakes, bi urte geroago. Le Tigrek Universal Recordsekin sinatu zuen eta This Island kaleratu zuten, Le Tigreen hirugarren albuma eta Hannaren lehena disketxe garrantzitsu batean, 2004an.[2]

Le Tigrek This Islandetik beste diskorik atera ez duen arren, biran jarraitzen du.[2]

Bikini Kill eta Le Tigre behin betiko punk rock talde feministen konpositore nagusia da Kathleen Hanna, baita 1990eko hamarkadako Riot Grrrl mugimenduarekin elkartutako artista garrantzitsuenetako bat ere, beraz, Kathleen Hanna azken hamarkadetako musikari feminista garrantzitsuenetako bat da.[2]

Bizitza pertsonala

Hanna Ad-Rock of the Beastie Boys izenez ezagunagoa den Adam Horovitzekin ezkondu zen 2006an.[2] Bikini Killen "Capri Pants" eta Julie Ruinen "just My Kind" abestiak Horovitzekin zuen harremanari buruzkoak dira.[5][6]

Hannak Lymeren gaixotasuna pairatu zuen sei urtez, behar bezala diagnostikatu aurretik.[7] Gaixotasunak hiru hilabeteko tratamendu batean sartzera behartu zuen 2014an, eta, horren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zituen zuzeneko emanaldi batzuk Julie Ruin bandarekin.[8] 2015eko ekainean, frogek erakutsi zuten sendatuta zegoela.[9]

Aktibismoa eta inpaktua

Hannaren lanek beti izan dure feminismo ukitu bat. 1991an Bikini Kill taldea sortu zuen,  arazo feministak Punk-Rock ikuspuntutik azaltzeko asmoz.[10]

Bikini Killen kontzertuetan, Hannak bertaratutako emakume guztiei aurrealdera joateko esaten zien, sexu erasoak sahiestu nahian.  Punk-Rock kontzertuetan gehienak gizonezkoak izaten dira, eta Hannaren helburua emakumeak aske sentitzea zen.

Hannaren abesti gehienek kutsu feminista zuten. Abestien letrak nahi zutena janzten eta egiten zuten neskei buruzkoak ziren, gizartearen itxaropenak kontuan izan gabe. Hannaren esanetan “ zure hankak erakusteak ez du esan nahi feminista ez zarenik".[11]

1991an Hannak emandako hitzaldi batean hurrengoa esan zuen: “emakumeak ezin dira abortu ilegaletan hil, beraien osasunaren eta bizitzaren kontrola izan behar dute, eta beraien bizitzak merezi duela pentsatu” “Imaginatu, gizonezko bati basektomia egiteko erabakia bere eskuetan ez dagoela esango bagenio” Hannak berak abortu bat izan zuen 15 urte zituenean.[12]

2009an, New York Unibertsitateak Riot Grrrl kolekzioa sortu zuen.  Kolekzio hau, hasierako Riot Grrrl mugimenduan oinarritzen da, argazki, bideo, musika eta gehiago batuz. Hannaren bakarkako lan batzuk eta Bikini Kill taldearekin sorturiko beste batzuk ere ageri dira.[13]

2014an Ami Middletonekin eginiko elkarrizketa batean, ezkontza berdintasunaren alde egin zuen. Hannak transexualak onartzen ez zituzten mugimendu feministek pena ematen ziotela esan zuen, bera transfeminismoaren alde jarriz.[14]

Ordurako kritikoek esana zuten Hannak ez zituela transexualak onartzen, 2001 eta 2005ean Michigan Womyn's Music Festival-ean abestu izanagatik. Jaialdi honek, "womyn-born-womyn" politika dauka, hau da, ez dio emakume jaio eta emakume lez bizi ez den beste inori sartzen uzten.[15]

Diskografia

Bikini Kill

Albumak

  • Revolution Girl Style Now! autoekoitzitako kaseta (1991)
  • Bikini Kill (EP) Kill Rock Stars-en (1991)
  • Yeah Yeah Yeah Yeah LPa Erresuma Batuko Catcall Records-eko Huggy Bear- ekin, AEBetako Kill Rock Stars-ekin. AEB (1993)
  • Pussy Whipped Kill Rock Stars-ekin (1993)
  • The C.D. Version of the First Two Records,CD bertsioan, bilduma (1994)
  • Reject All American Kill Rock Stars-ekin (1996)
  • The Singles (1998)

Singleak

  • "New Radio/Rebel Girl" 7" single Kill Rock Stars-ekin (1993)
  • "The Anti-Pleasure Dissertation" 7" Single Kill Rock Stars-ekin (1994)
  • "I Like Fucking" / "I Hate Danger" 7" single Kill Rock Stars-ekin (1995)

Agerpenak bildumetan

  • "Feels Blind" Kill Rock Stars LP/CD-an (1991)
  • "Candy" on Throw: The Yoyo Studio Compilation, Yoyo Records (1991)
  • "Daddy's Lil' Girl" Give Me Back LP-an, Ebullition Records (1991)
  • "Suck My Left One" There's A Dyke In The Pit-ean, Outpunk Records (1992)

Julie Ruin

  • Julie Ruin Kill Rock Stars-ekin (1997)

The Julie Ruin

  • Run Fast TJR Records-ekin (2013)
  • Hit Reset Hardly Art-ekin (2016)

Le Tigre

Albumak

Singleak eta EPak

  • "Hot Topic" (1999)
  • From the Desk of Mr. Lady EP (2001)
  • Remix (2003)
  • "New Kicks (2004)
  • "TKO" (2004)
  • "After Dark" (2005)
  • "This Island Remixes Volume 1" EP, Chicks on Speed Records (2005)
  • "This Island Remixes Volume 2" EP, Chicks on Speed Records (2005)
  • "Standing in the Way of Control" 12" split EP The Gossip taldearekin Kill Rock Stars-ekin (2006)

Beste batzuk

Viva Knievel

  • "Boy Poison", 7", Ultrasound Records, 1990

Suture

  • "Suture", 7", Decomposition/Dischord, 1992[16]

The Fakes

  • Real Fiction, LP, Kill Rock Stars, 1995

Bakarka eta kolaborazioak

  • Rock Star / Mean (Wordcore Volume 1) como Kathleen Hanna and Slim Moon, Kill Rock Stars (1991)
  • Play Pretty for Baby, The Nation of Ulysses; Hannaren hondoko hotsekin (1992)
  • Rock Stars Kill, includes Hanna's "I Wish I Was Him", Various Artists, Kill Rock Stars, (1994)
  • Ball-Hog or Tugboat? LP/CD "Heartbeat", Mike Watt, (1995)
  • Home Alive, The Art of Self Defense, Epic, includes "Go Home", Joan Jett and Evil Stig -ek idatzi eta ekoiztua, (1996)
  • "60 second wipe out" Atari Teenage Riot; Hannak ahots nagusia abesten du 'No Success' -en (1999)[17]
  • Featuring..., Internal External, LP, K Records (2000)
  • "Playgroup" Playgroup; Hannak ahots nagusia abesten du 'Bring It On' -en (2001)
  • Realistes, Comet Gain; Hannak "Ripped-Up Suit" abestian abesten du. (2002)[17]
  • "Wordy Rappinghood" Chicks on Speed; abestu eta zenbait ahots egiten ditu. (2003)[17]
  • "Kiss on the Lips" Joan Jett-en 'Naked' albumetik Hanna duoa da, (2004)
  • American Idiot, Green Day, the song "Letterbomb" Hannaren ahotsekin hasten da Whatsernamen. (2004)[17]
  • Sinner, Joan Jett; Hannak "Five", "Watersign", "Baby Blue" eta "tube Talkin" abestietan kolaboratu du. (2007)
  • "Hey Hey My My Yo Yo" Junior Senior; Hanna 'Dance, Chance, Romance' abestian agertzen da. (2007)
  • "Eating Makeup" by Seth Bogart Hannak abestutako ahotsak. (2016)
  • P.O.S - "Sleepdrone/Superposition" de "Chill, dummy" (2017)[18]
  • ”BDR” by Chelsea Peretti from Phosphorescent Panic (2020)[19]
  • "Let's Keep it Going" by Kristen Anderson-Lopez and Robert Lopez features vocals provided by Hanna (2021)[20]

Bibliografia

Fanzineak

  • My life with Evan Dando: Popstar
  • The Kathleen Hanna newsletter
  • Le Tigre zine/tour program

Erreferentziak

Kanpo estekak