Kathryn Morris

Kathryn Susan Morris (Cincinnati, 1969ko urtarrilaren 28a) aktore estatubatuarra da. Cold Case telesailean Lilly Rush detektibearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Kathryn Morris
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKathryn Susan Morris
JaiotzaCincinnati1969ko urtarrilaren 28a (55 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Johnny Messner  (2010 -
Hezkuntza
HeziketaTemple University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm0606700 Allocine: 59257 Rottentomatoes: celebrity/kathryn_morris Allmovie: p50782
Facebook: officialkathrynmorris Edit the value on Wikidata

Biografia

Kathryn Morris Cincinnatin jaio zen, Ohion, baina Windsor Locks (Connecticut) hirian hazi zen familia kristau batean[1]. 6 urte zituenetik 17 izan arte Bibliaren gerrikoa deritzon eremuan (Estatu Batuetako hego-ekialdean) bidaiatzen aritu zen familiarekin "The Morris Code" izeneko gospel taldea osatuta[1]. hainbat ikastetxetan ikasi ondoren Temple Unibertsitatean antzerkigintza ikasketa egin zituen. Ikasketak amaitu bezain laister Grease musikalean oinarrituriko japoniar bideoklip batean hartu zuen parte[2].

Aurreneko aktore lana Long Road Home telefilmean izan zuen 1991 urtean. 1997an As Good as It Gets filmean paper txiki bat izan zuen[3]. Filma hurrengo urteko Oscar Sarietan nagusi izan zen. Urte berean Pensacola: Wings of Gold telesaileko protagonista izan zen. 1999an Xena: Printzesa gerlaria telesailean Najararen rola bete zuen. Hurrengo urtean paper bera errepikatu zuen[4]. Hurrengo urteetan bi film ezagunetan hartu zuen parte, A.I. Artificial Intelligence (2001) eta Minority Report (2002)[5].

2003an Cold Case telesailerako castingean aukeratua izan zen. Lilly Rush detektibearen paperean zazpi denboraldi bete zituen[6].

2010 urtean Johnny Messner aktorea Cold Case telesailean agertu zen eta harekin harremana hasi zuen. 2013an haurdun zegoela adierazi zuen eta bikiak izan zituen.

Filmografia

Filmak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1991Cool as IceJen
1995SleepstalkerMeganzuzenean bideorako
1996Paper DragonsKate
1996The PrinceEmily
1997As Good as It Getspsikiatrikoko pazientea
1998The Prophecy IIAma urduriazuzenean bideorako
1999ScreenplayFanny
1999DeterrenceLizzie Woods
2000The ContenderPaige Willomina
2001A.I. Artificial IntelligenceTeenage Honey
2001The Last CastleDOD ikerlaria (eszena ezabatuak)
2002Role of a LifetimeChelsea Cellini
2002Minority ReportLara Anderton
2002HostageLinda Delacroix
2003PaycheckRita Dunne
2004MindhuntersSara Moore
2007Resurrecting the ChampJoyce Kernan
2008Assassination of a High School PresidentPlatt erizaina
2011Cougars, Inc.Alison
2011MoneyballBilly Beane's Wife
2012Sunday's MotherGillianlaburmetraia
2013The CoinRachaellaburmetraia
2015The Perfect GuyKaren
2015Bone TomahawkLorna Hunt
2017You Get MeMrs. Hewitt
2019The DirtDeana Richards

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1991Long Road HomeBilly Jo RobertsonTelefilmea
1994Rise and Walk: The Dennis Byrd StoryAngelaTelefilmea
1994Oldest Living Confederate Widow Tells AllZundro (Sandra)Telefilmea
1994Sweet JusticeRemyatal bakarra
1994A Friend to Die ForMonica WhitleyTelefilmea
1995W.E.I.R.D. WorldLucyTelefilmea
1995Family ValuesBorgyork GrummTelefilmea
1996Murder, She WroteDoreen zerbitzariaatal bakarra
1996L.A. FirefightersHelen Regan3 atal
1996Silk StalkingsJudith Millayatal bakarra
1996RelativitySylvieatal bakarra
1996InkWomanatal bakarra
1997Poltergeist: The LegacyLaura Davisatal bakarra
1997–1998Pensacola: Wings of GoldStingerProtagonista, 22 atal
1998InfernoRyan RibbetTelefilmea
1998, 1999Xena: Printzesa gerlariaNajara2 atal
1999The Magnificent SevenCharlotte Richmond2 atal
1999Inherit the WindRachel BrownTelefilmea
1999ProvidenceMollyatal bakarra
2000Hell SwarmAllieTelefilmea
2000Murder, She Wrote: A Story to Die ForPatricia WilliamsTelefilmea
2001And Never Let Her GoAnne Marie FaheyTelefilmea
2001The Mind of the Married ManSandy4 atal
2003–2010Cold CaseLilly RushProtagonista, 156 atal
2013The Sweeter Side of LifeDesiree HarperTelefilmea
2016ColonyCharlotte Burgess3 atal
2018ReverieMonica Shaw10 atal

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kathryn Morris