Katy Kurtzman

estatubatuar aktorea, film zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea

Katy Kurtzman (Washington Hiria, AEB, 1965eko irailaren 16a) estatubatuar aktorea eta modelista da, baita film zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.[1][2][3]

Katy Kurtzman

Bizitza
JaiotzaWashington1965eko irailaren 16a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta zinema ekoizlea

IMDB: nm0476070 Allmovie: p39636 Edit the value on Wikidata

Biografia

Katy Kurtzman eta Matthew Labyorteaux Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesailean, 1977

Kurtzman Washington Hirian jaio zen 1965eko irailaren 16an, eta txikia zela hasi zen aktore lanean. 1977an Anna pertsonaia interpretatu zuen Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) telesailaren hirugarren denboraldiko The Music Box atalean, baita "I Remember, I Remember" atalean, Matthew Laborteaux aktorearekin, Caroline eta Charles gazteak jolasean, hurrenez hurren. Atal hau 1978ko urtarrilaren 23an eman zen, eta 4016 produkzioa izan zen.[4]

Seguruenik, 1978an The New Adventures of Heidi (Heidiren abentura berriak) eta 1981ean Dynasty dramaren Lindsay Blaisdel pertsonaiarengatik gogoratua da.[5][6] Allison Sydney Harrison NBCn lan egin zuen, Ted Dansonekin, detektibe amateur baten rolean. Nettie izan zen How the West Was Won/ saioko 21. atalean (The Scavengers). 2001ean, 14 minutuko film laburra idatzi eta zuzendu zuen: The Pool Boy. 2013. urtean Anatomía de Greyren atal baten parte hartu zuen.[7]

Filmografia

çHauexek dira berelan batzuk:[8][9][10]

  • Little House on the Prairie (Larreko etxe txikia) (1977 and 1978) (TV)
  • Mulligan's Stew (1977)
  • ABC Afterschool Specials - Very Good Friends/Beat The Turtle Drum (1977)
  • The Awakening Land (1978)
  • When Every Day Was the Fourth of July (1978)
  • Child of Glass (1978)
  • Hunters of the Reef (1978)
  • The New Adventures of Heidi (1978)
  • Long Journey Back (1978)
  • Donovan's Kid (1979)
  • Sex and the Single Parent (1979)
  • Diary of a Teenage Hitchhiker (1979)
  • Hawaii Five-0 (1979)
  • Trapper John, M.D. (1980)
  • Dynasty (1981)
  • God, Sex & Apple Pie (1998)
  • Out in Fifty (1999)
  • The Pool Boy (2001)
  • Strong Medicine (2004)
  • Grey's Anatomy (2013)

Erreferentziak

Kanpo estekak