Kaylee McKeown

igerilari australiarra

Kaylee Rochelle McKeown (Redcliffe (Australia) 2001eko uztailaren 12a) australiar igerilaria da.

Kaylee McKeown

(2018)
Bizitza
JaiotzaRedcliffe (en) Itzuli2001eko uztailaren 12a (22 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGrace Lutheran College (en) Itzuli
Pacific Lutheran College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera175 zentimetro

Instagram: kaylee_mckeown Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, lau domina lortu zituen:
100 m bizkar proban, urrezko domina irabazi zuen, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen 57,47ko denborarekin, Kylie Masse kanadarraren (zilarrezkoa, 57,72koarekin) eta Regan Smith estatubatuarraren aurretik sailkatuz (brontzekoa, 58,05koarekin). Munduko errekorra (ME) ere haren esku dago, Australian, Olinpiar Jokoetako sailkepenetarako probatan, lortutako 57,45 segundoko denborarekin.[1]
200 m bizkar proban ere, urrezkoa lortu zuen 2.04,68 minutuko denborarekin, Kylie Masse kanadarraren (zilarrezkoa, 2.05,42koarekin) eta Emily Seebohm herrikidearen aurretik sailkatuz (brontzekoa, 2.06,17koarekin).
4x100 m lau-estiloko erreleboan, urrezkoa eskuratu, eta Olinpiar Jokoetako errekorra (OE) ezarri zuen Australiako taldeak 3.51,60 denborarekin, AEBko (zilarrezkoa, 3.51,73ko denboarekin) eta Kanadako taldeak gaindituz (brontzezkoa, 3:52.60koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kaylee McKeown, Chelsea Hodges, Emma McKeon, Cate Campbell, Emily Seebohm, Brianna Throssell eta Mollie O'Callaghan-ek.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[2][3][4][5]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2020Tokio
Japonia
100 m bizkar OE,[6]
emakumezkoa
2020Tokio
Japonia
200 m bizkar,[7]
emakumezkoa
2020Tokio
Japonia
4x100 lau-estiloko erreleboa,[8]
emakumezkoa
2020Tokio
Japonia
4x100 igeri-estilo erreleboa[9]
mistoa

Gainerako jarduerak

2017ko Munduko Ur-kirol Txapelketan, 200 metro bizkar-proban hartu zuen parte.

Erreferentziak

Kanpo estekak