Kelli Giddish

aktore estatubatuarra

Kelli Giddish (Cumming (Georgia), 1980ko apirilaren 13a) aktore estatubatuarra da. Law & Order: Special Victims Unit telesailean Amanda Rollins detektibearen rola betetzeagatik da ezaguna.

Kelli Giddish

Bizitza
JaiotzaCumming1980ko apirilaren 13a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaForsyth Central High School (en) Itzuli
University of Evansville (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm1534207 Allocine: 171485 Allmovie: p630589 IBDB: 117113
Twitter: kelligiddish Instagram: kelligiddish Edit the value on Wikidata

Biografia

Kelli Giddish Cumming (Georgia) hirian jaio zen eta aitonak sartu zion zinemarekiko zaletasuna, Atlantako Fox antzokira eramaten baitzuen txikitan[1]. Kirolaria ere bazen gaztaroan Central Forsyth High School-eko sofbol taldeko partaidea izan zen[2]. Indianako Evansvilleko Unibertsitatean Antzerkigintzan graduatu zen[3].

Hasierako lanak

2005 eta 2007 artean All my children telesailean Diana "Di" Henry izan zen eta 2008an Death in Love filmean azaldu zen. Filme hau Sundanceko Zinemaldian saritua izan zen gainera. 2007an Law & Order frankiziako bi telesailetan azaldu zen, bakoitzean atal bakarrean. 2010an Past Life[4] eta Chase telesailetan[5] ohiko aktorea izan zen.

Law & Order: Special Victims Unit

2011ko ekainaren 27an Law & Order: Special Victims Unit telesaileko 13. denboraldiko aktore protagonistetako bat izango zela iragarri zen. "Scorched Earth" atalean egin zuen debuta Amanda Rollins detektibearen paperean[6] eta bere pertsonaia Olivia Benson protagonistaren erabat bestelakoa zela ikusi zen.

2011n The Good Wife telesailean Sophia Russo detektibearen papera egin zuen hiru ataletan eta 2014 berriz azaldu zen atal batean paper bera eginez[7].

Beste lan batzuk

2018an Body Count taldearen “All Love is Lost” abestiaren bideoklipean azaldu zen[8] eta baita Law & Order telesailean kide duen Ice-T-ren Bloodlust diskoan ere[9].

Bizitza pertsonala

2015eko ekainaren 20an Lawrence Faulbornekin ezkondu zen Floridan[10]. Bi seme izan dituzte elkarrekin, Ludo 2015ean[11] eta Charlie 2018an[12]. Kelli Giddishen haurdunaldiak Law & Order: Special Victims Unit telesailean agertu dira[13].

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2005Witches of the CaribbeanClara
2006WallsSaraLaburmetraia
2008Death in LoveYoung Mother
2008The UnderstudySimone
2012BreathlessTiny

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
2005–07All My ChildrenDiana "Di" HenryProtagonista
2006–09The BurgCourtneyWebsaila, 13 atal
2007DamagesHeather MacDonald2 atal: "Sort of Like a Family", "Because I Know Patty"
2007Law & Order: Criminal IntentDana Stipe"Depths" atala
2007Law & Order: Special Victims UnitKara Bawson"Outsider" atala
2008All's FaireCindyWebsaila
2008Without a TraceAriana Murphy"Rise and Fall" atala
2009Life on MarsCarol"Coffee, Tea or Annie" atala
2010Past LifeDr. Kate McGinn9 atal
2010–11ChaseAnnie Frost18 atal
2011, 2014The Good WifeSophia Russo4 atal: "Getting Off", "Closing Arguments", "A New Day", "The Line"
2011–gaur egunLaw & Order: Special Victims UnitAmanda Rollins detektibeaProtagonista 13. sasoitik aurrera
2014Chicago Fire"Nobody Touches Anything" atala
2014–15Chicago P.D.3 atal: "Conventions", "They'll Have to Go Through Me", "The Number of Rats"

Erreferentziak

Kanpo estekak