Kepa Errasti

gipuzkoar aktorea

Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.[1]

Kepa Errasti

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta1981eko martxoaren 29a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta gidoilaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm4792691 Literaturaren Zubitegia: 1022 Edit the value on Wikidata

Eskola garaian hasi zen lantzen antzerkirako zaletasuna eta gaitasuna, Iparragirre antzerki-lana izan zen lehenengoa eskolan prestatu zutena 12 urte zituela. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen.

2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari Etxegarai zuzendari zirela.[2]

Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua) eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea, genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta kolektiboa pertsonala ere bai.[3]

Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu.[4]

Antzerkia

  • 2022: Tarara (Hika) [5]
  • 2020: Ama kuraia. (Bertol Brecht-en testua Kepa Errastik euskaratu zuen 2019an, eta Arriaga antzokiak ekoiztu zuen Maria Goirizelaia zuzendaritzapean.[6] Estreinaldia 2020ko martxoaren 18rako programatuta bazegoen ere, Koronabirus pandemia dela eta urriaren 22ra arte atzeratu behar izan zuten.
  • 2020: Fadoak entzuten zituen gizona. 2021ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[7][8]
  • 2018: Garai Zekenak (Arriaga antzokia). Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanean oinarrituta dagoen Denise Despeyrouxen jatorrizko testua Nerea Lorentek egokitu zuen euskarara. Eta Raúl Cancelo zuzendu zuen. Antzezleak hauek izan ziren:  Miren Gaztañaga, Kepa Errasti bera, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas.[9]
  • 2018: Lur (Xake)[10]
  • 2017: Bodorrio - Txarriboda (Hika teatroa)
  • 2016:
    Gidoia (Susa, 2020)[11]
    Mami Lebrun (Xake).[12] Aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2018ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[13][14]
  • 2014: Cyrano de nueva orleans (Vaiven)
  • 2013: Terapias (Vaiven)
  • 2012: Lotsagabe / sinverguenzas (Vaiven)
  • 2010: Miauless (Vaiven)
  • 2008: Amamaren memoria (Pok)
  • 2008: Ni ez naiz txotxolo (Pok)
  • 2006: Pizti domatzailea (Txalo)

Filmografia

Zinema

  • Irati (2022)
  • Enjambre (2020)
  • Nora (2020)
  • Lasa eta Zabala (2014, Abra)
  • Loreak (2014, MORIARTI / IRUSOIN)
  • Aitona Mantangorria (laburra, 2014)[4]
  • Urrezko eraztuna (laburra, 2011, Jon Garaño eta Aritz Moreno)

Telebista

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

Kanpo estekak