Kii penintsula

Kii penintsula (japonieraz: 紀伊半島 Kii-hantō?) Japoniako Honshū uharteko penintsula handiena da, hego-mendebaldean dagoena.

Kii penintsularen kokapena Japonian

Geografia

Hiru prefeturatan zabaltzen da, zatirik handiena Wakayamak hartzen du, baina Nara eta Mie prefekturen lurrak ere baditu.

Fauna eta flora

Iparralderen dauden koralak agertzen dira penintsularen inguruan. Kuroshio itsaslasterrak hegoaldetik ur epelak ekartzen ditu eta bertan dagoen Nanki (南紀) lerro tektonikoan hezetasun handia pilatzen da.

Koralak ezezik baso epel hezea oso dentsoa da bertan, izan ere nekazaritzarako hezeegia baita eremua. Erreka ugari daude eta ur-jauzi ederrak ere bai.

Ekonomia

Penintsulako ekonomia basogintzan eta arrantzan oinarritzen da.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak