Killarney Parke Nazionala

Killarney Parke Nazionala (ingelesez Killarney National Park, irlanderaz Páirc Náisiúnta Chill Airne) Irlandako Kerryko konderrian dagoen Killarney udalerriaren aldamenean kokatzen da.

Killarney Parke Nazionala
Killarney National Park
Páirc Náisiúnta Chill Airne

Orein ar gazte bat Killarney Parke Nazionaleko harizti batean zehar.

Parkearen erakunde arduraduna:
Dúchas, The Heritage Service.
KokalekuaKillarney
Kerryko konderria
 Irlandako Errepublika
Azalera102.89
Sorrera1931

Historia

Irlandako Errepublikako lehendabiziko parke nazionala izan zen, 1932an Muckross etxearen jabetza irlandar estatuari eman zitzaionean[1]. Ordudanik parkea apika-apika bere lur eremua zabalduz joan da, gaur egungo 102.89 km² azalerara iritsi arte.

Ekologia

Bere barnean hainbat ingurugiro ekologiko ezberdin daude: Killarneyko lakuak, nazioarteko garrantzia duten haritz eta hagin basoak[2] eta mendi gailurrak daudelarik[3]. Orein gorriz osaturiko taldeak ere baditu, Irlandan aurkitu daitezkeen bakarrak[4], bai eta Irlandako jatorrizko edo berezko baso sail zabalenak ere[5]. Parkeak bere kalitatea, ugaritasuna, bere bizilekuen hedadura eta espezien aniztasunari esker balio ekologiko handia du, hauetako espezie batzuk arraro edo bereziak direlarik. 1981an UNESCO erakundeak parke hau Biosfera erreserba izendatu zuen[6]. Parkea bere paisaia eder eta zoragarriarengatik ere ezaguna da[7]. Parkearen ardura Dúchas, The Heritage Service erakundeak du.

Eraikin aipagarriak

Parke Nazionalaren barnean hainbat eraikin aipagarri aurki ditzakegu:

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

52°02′N 09°36′W / 52.033°N 9.600°W / 52.033; -9.600