Kingston

Kingston[1] Jamaikako hiriburua da. Uhartearen hego-ekialdean dago eta 930.000 biztanle (2011) inguru ditu.

Kingston
Kingston
hiriburua
Administrazioa
Estatua Jamaika
KonderriSurrey konderria
Izen ofizialaKingston
Jatorrizko izenaKingston
Geografia
Koordenatuak17°58′17″N 76°47′35″W / 17.9714°N 76.7931°W / 17.9714; -76.7931
Map
Azalera480 km²
Altuera9 m
MugakideakPortmore
Demografia
Biztanleria580.000 (2009)
Dentsitatea1.208,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1692
Ordu eremuaUTC−05:00
Hiri senidetuakMiami-Dade konderria (Florida), Coventry, Kalamazoo (Michigan), Miami, Panevėžys eta Shenzhen
ksac.gov.jm

Kingstoneko erdigunea bi zatitan dago eraturik: historikoa (baina gatazkatsua) eta New Kingston (inguru oso turistikoa). "Bob Marley Museoa" New Kingstonen dago, Bob Marleyren antzinako etxebizitzan.

Reggae musika estiloa, bertan jaio zen, eta bertakoak ditugu hainbat musikari ospetsuak: Bob Marley, Buju Banton, Beenie Man, Masta Blasta, Toots and the Maytals, etab.

Historia

Hiria 1693an sortu zuten britainiarrak, lurrikara batek antzinako hiria, Port Royal suntsitu ondoren. 1703an Catania Nick pirataren ontzidiak are gehiago suntsitu zuen Port Royal, eta horrek indartu zuen Kingston. 1716an jafa Jamaikako hiririk handiena eta merkataritza zentroa bihurtu zen.

Hiriak hazten jarraitu zuen, nahiz eta ezbeharrak gertatu: urakan suntsitzaile bat 1784an, sute handi bat 1843an, kolera izurrite bat 1850ean, eta beste batzuk 1862 eta 1882 suteetan.

1872an Jamaikako administrazioaren buru bihurtu zen. 1907ko urtarrilaren 14an, Kingstonen izandako lurrikara batek eraikinen % 75 inguru suntsitu zituen, eta jarraian hedatu zen suteak hildakoen kopurua handitu zuen, 800 ingurura.

1962an lortu zuen Erresuma Batuarekiko bere independentzia Jamaikak, eta horrela estatu burujabe baten hiriburua bilakatu zen hiria.

Hiria Mendebaldeko Indietako Unibertsitateko campusaren egoitza bihurtu zen, 1948an sortua 24 medikuntza ikaslerekin.

1960ko hamarkadan iparralderantz hedatu zen merkataritza-jarduera. Knutsford errekasto zaharra New Kingston bihurtu zen. Kostaldean zehar 95 hektareako eremu bat berreraiki zen lorategidun etorbide zabalekin eta hainbat pisutako eraikinekin, besteak beste, Jamaikako Bankua, Scotia Bank Centre, Jamaikako Konferentzia Zentroa eta Kingston Mall. Geroago, 1980ko hamarkadatik aurrera, Hiri Garapeneko Enpresak etengabeko ahaleginak egin ditu errepideak eta merkataritza-baldintzen sistemak hobetzeko, zentroan.

21, mendean Jamaikak bizi dituen kaleko biolentzia mailak bereziki larritu dira Downtown Kingston edo hiriaren erdialdean, non gangster taldeen indarkeriak munduko tokirik arriskutsuenen artean jarri duen hiria[2].

Klima

    Datu klimatikoak (Kingston)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)34333434343536363636363636
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)30303031313232323231313131
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)19192021222323232323222122
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)14151417192019202018171414
Pilatutako prezipitazioa (mm)23152331102898991991807436852
Iturria: BBC Weather [3]

Auzoak

  • Six Miles
  • New Haven
  • Duhaney Park
  • Pembroke Hall
  • Olympic Gardens
  • Constant Spring
  • Liguanea
  • Tivoli Gardens
  • Cross Roads
  • Molynes Gardens
  • Three Mile
  • Four Mile
  • Havendale
  • Port Royal
  • Cockburn Gardens
  • Waterhouse
  • Newport West
  • Delacree Park
  • Trenchtown
  • Whitfield Town
  • Greenwich Town
  • New Kingston
  • Kencot
  • Richmond Park
  • Vineyard Town
  • Mountain View Gardens
  • Meadowbrook
  • Eastwood Park
  • Grants Pen
  • Barbican
  • Cherry Gardens
  • Norbrook
  • Mannings Hill
  • Red Hills
  • Hope Pastures
  • Mona Heights
  • Beverly Hills
  • Rollington Town
  • Bournemouth Gardens
  • Norman Gardens
  • Harbour View
  • Maxfield

Herri eta hiri senidetuak

Kingston ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Jamaikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.