Sistema klimatikoaren itzulera gabeko puntuak

Klima aldaketaren inflexio-puntuak» orritik birbideratua)

Klimatologian, itzulera gabeko puntua edo inflexio-puntua atalase kritiko bat da zeina gaindituz gero, aldaketa esanguratsuak eta, askotan, itzulezinak eragingo lituzke sistema klimatikoan hala nola, izotz-geruzetan, mendiko glaziarretan, ozeanoko zirkulazio-ereduetan, ekosistemetan eta atmosferan.[1] Itzulera gabeko puntuak gurutzatzen badira, gizartean eragin larriak izatea eta berotze globala bizkortzea litekeena da. [2][3]

Groenlandiako izotz geruzen galera.

Nazio Batuen zientzia klimatikoaren taldeak, hau da, Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Adituen Taldea (IPCC), itzulera gabeko puntuen ideia azaldu zuen lehendabizi aldiz XXI. mendearen hasieran.[4]

Itzulera gabeko puntuak bortitzak izaten dira maiz baina, ez nahitaez. Adibidez, 0.8°C eta 3°C arteko berotze globalaren bataz besteko batekin, Groenlandiako izotz geruza igaroko luke inflexio-puntu bat eta kondenatua egongo litzateke, baina urtzea aldiz, milaka urtetan zehar emango da.[5]

Munduan zehar hainbat leku daude, itzulera gabeko puntu bat zeharkatu dezaketenak berotze-maila jakin batean eta azkenean, beste egoera batera igaro.[6] [7]

Inflexio-puntuak posible dira gaur egungo berotze globalaren esparruan, bakarrik industriaurreko mailetan 1°C inguruko tenperatura igoeragatik, eta aldiz, oso probableak 2°C gainetik.[3] Posible da itzulera gabeko puntu batzuk zeharkatzetik gertu egotea edo dagoeneko gaindituak egotea, adibidez, ekialdeko Antartika eta Groenlandiako izotz geruzak, Amazonasko oihana eta ur epeleko koralezko uharriak.[8] Arriskua dator sistema bateko itzulera gabeko puntua zeharkatzen bada, beste hainbat itzulera gabeko puntuak bata bestearen atzetik zeharkatzea eragin dezakeela, izan ere, sistema klimatikoaren elementu asko elkarri lotuta baitaude, eta ondorio larriak eta potentzialki katastrofikoak sortuko lirateke[9]. Adibidez, izotz geruza txikiago edo gutxiago badaude eta itsasoko izotz urriago, orduan lurraren albedoa murriztuko litzateke, planeta azkarrago berotuz, hau da, eguzkiaren energia gutxiago islatuko da berotze globala areagotuz.

Gizakien ongizatean eragin potentzial handia izan dezaketen 16 itzulera gabeko puntu identifikatu dira.[5] Horietatik, seik  2°C edo gutxiagoko eszenatoki baten aurrean gertatzeko arrisku handia dute (gaur egun jakina da atalase hori gainditua izango dela), lau gerta litezke 2 eta 4°C arteko igoerak emanez gero (agertoki probableena tarte horretan dago), eta gainerako seik gerta litezke 4°C baino gehiagoko igoera baten aurrean (ekintza klimatiko larriak hartuko balira, ez lirateke oso probableak izango, baina ezin daitezke baztertu).

Adibideak

Permafrost urtze bortitzak eragindako lur kolapsoa (Herschel Irla, Kanada, 2013).

Ziurrenik zeharkatuko diren 6 itzulera gabeko puntuen artean daude:

  • Groenlandiako izotz geruzaren kolapsoa
  • Permafrostaren bat-bateko urtzea iparraldeko eskualdeetan (berotegi-efektua eragiten duen metano gasa askatuko duena)
  • Mendebaldeko Antartikako izotz-geruzaren kolapsoa
  • Ozeano-zirkulazioaren kolapsoa Ipar Atlantikoko eskualde polarrean
  • Latitude baxuetako koralezko uharriak desagertzea
  • Barents itsasoan itsas izotzaren galera bortitza

Erreferentziak

Kanpo estekak