Konfederazio
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Konfederazioa lege batzuk partekatzen dituzten estatu burujabeen batasuna da; estatu guztiei laguntza ematen dien gobernu zentrala osatzen dute. Interes berdin batzuengatik elkarturik, atzerriko ordezkapenak, atzerriko merkataritza eta diru bera erabiltzen dute. Termino politikoetan, konfederazioa atzerriko ordezkapen bakarra duten estatu subiranoen batasunari deritzo.
Konfederazioa eta federazioaren desberdintasun nabarienak honakoak dira: lehenak autonomia maila altua eta botere zentral mugatua du; aldiz, federazioetan, konpetentzia batzuei uko egiten zaie eta botere zentrala handiagoa da. Bestalde, konfederazioeatan estatu bakoitzak sezesio eskubidea dauka.
Konfederazio historikoak
- Aragoiko Koroa (1137-1716)
- Suitza (1291-1848)
- Irlandar konfederazioa (1641-1649)
- Ingalaterra Berriko konfederazioa (1641-1649)
- Ameriketako Estatu Batuak (1781-1789)
- Rhingo Konfederazioa (1806-1813)
- Germaniar Konfederazioa (1815-1866)
- Ameriketako Estatu Konfederatuak (1861-1865)
- Espainiako Estatu Karlistak (1872-1876) Hirugarren Gerra Karlistan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa foru lurraldeek gobernu eta diru berak partekatu zituzten.
- Danimarka-Norvegia (1536-1814)
- Suedia-Norvegia (1814-1905)
- Errusia-Bielorrusia (1995)
- Serbia eta Montenegro (2003-2006)
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna