Kontsulatua (Frantzia)

Kontsulatua[1] (frantsesez: Le Consulat), 1799ko azaroaren 10eko Brumaireko estatu-kolpearen ondorioz, Direktorio amaitu zenetik 1804ko maiatzaren 18ko Napoleondar Inperioaren aldarrikapenera arteko gobernuko erakundea izan zen. Hedaduraz, 'Kontsulatua' hitza Frantziako historiaren garai honi ere aplikatzen zaio.

Auguste Couderren margolana: Hiru kontsulak Jean Jacques Régis de Cambacérès, Napoleon Bonaparte eta Charles-François Lebrun (ezkerraldetik eskuinaldera)

Garai hartan, Napoleon Bonaparte Lehen Kontsula gobernua autoritario, autokratiko, zentralizatu eta errepublikano baten burua (eta batzuetan bakarra) bilakatu zen. Luzarorako ezarri zituen erakundeak direla eta, Robert B. Holtmanek "Frantziako historia osoko garairik inportanteenetariko bat" zela esan zuen.[2] Napoleonek sortu zuen erregimena diktadura militarra izan zen.[3] Karguaren izena izen bereko erromatar kargutik hartu zuten.

1802an Napoleonek Amiensko ituna sinatu zuen, Erresuma Batuarekin bakea sinatuz. Itunak Frantzian zuen harrera aprobetxatuz, Napoleonek konstituzioa aldatu eta bere burua biziarteko kontsul bakar izendatu zuen.

Kontsulak

Behin behineko kontsulak (1799ko azaroaren 10 – abenduaren 12)
Napoleon Bonaparte
Lehen Kontsula
Emmanuel Joseph Sieyès
Bigarren Kontsula
Roger Ducos
Hirugarren Kontsula
Kontsulatua (1799ko abenduaren 12 – 1804ko maiatzaren 18a)
Napoleon Bonaparte
Lehen Kontsula
J.J. Cambacérès
Bigarren Kontsula
Charles-François Lebrun
Hirugarren Kontsula

Ministroak

Hona hemen Kontsulatuaren ministroak:[4]

MinisterioaHasieraAmaieraMinistroa
Kanpo harremanak1799-11-111799-11-22Charles-Frédéric Reinhard
1799-11-221804-5-18Charles Maurice de Talleyrand-Périgord
Justizia1799-11-111799-12-25Jean Jacques Régis de Cambacérès
1799-12-251802-9-14André Joseph Abrial
1802-9-141804-5-18Claude Ambroise Régnier
Gerra1799-11-111800-4-2Louis-Alexandre Berthier
1800-4-21800-10-8Lazare Carnot
1800-10-81804-5-18Louis-Alexandre Berthier
Finantzak1799-11-111804-5-18Martin-Michel-Charles Gaudin
Polizia1799-11-111804-5-18Joseph Fouché
Barne Arazoak1799-11-121799-12-25Pierre-Simon Laplace
1799-12-251801-1-21Lucien Bonaparte
1801-1-211804-5-18Jean-Antoine Chaptal
Itsas-Armada eta koloniak1799-11-121799-11-22Marc Antoine Bourdon de Vatry
1799-11-221801-10-3Pierre-Alexandre-Laurent Forfait
1801-10-31804-5-18Denis Decrès
Estatu-idazkaria1799-12-251804-5-18Hugues-Bernard Maret
Altxorra1801-9-271804-5-18François Barbé-Marbois
Gerraren administrazioa1802-3-121804-5-18Jean François Aimé Dejean

Erreferentziak

Kanpo estekak