Kontzeju

Nafarroako eta Arabako udalerriaren azpitik dagoen erakunde administratiboa

Kontzejua, Araban eta Nafarroa Garaian, toki-entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna ditu, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Araban, 335 kontzeju daude: 16 kontzeju itxi eta 319 kontzeju ireki. Nafarroa Garaian, 345 kontzeju zeuden 2023an.[2]

Gorrebustoko kontzeju-etxea, Araba

Administrazioa

Administrazioa kontzeju irekian edo itxian egin daiteke.

  • Kontzeju irekia da, baldin gobernatzeko eta administratzeko organotzat auzo-alkatea eta hautesle guztien artean osatutako auzo-batzarra baditu. Zuzeneko demokraziaz funtzionatzen du, beraz. Arabako kontzejuetan, gobernu- eta administrazio-organo dira auzo-batzarra, administrazio-batzarra, eta errejidore-batzarburua. Nafarroako kontzejuetan, berriz, auzo-batzarrak eta lehendakaria.[3]
  • Kontzeju itxia da, baldin auzotarrek aukeratutako administrazio batzar batek gobernatzen eta administratzen badu.[4] Kontzejuaren administrazio batzarrak osaera hau izaten du: kontzejuburua (kontzejuko lehendakaria edo presidentea ere deitzen zaio), idazkaria, diruzaina eta batzordekide soilak.[5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak