Koreako Hiru Erresumak

Koreako Hiru Erresumak (Hangul삼국시대; Hanja三國時代) Koguryŏ (Hangul고구려; Hanja高句麗; RRGoguryeo), Baekje (Hangul백제; Hanja百濟) eta Silla (Hangul신라; Hanja新羅) ziren, gure aroko lehen milurtekoaren zati handi batean Koreako penintsula eta Mantxuriako zati batzuetan agiuntea zutenak.[1] Baekje eta Silla erresumek penintsularen hegoaldea eta Tamna (Jeju uhartea) menderatzen zituzten; Koguryŏ, berriz, Liaodong penintsula, Mantxuria eta egungo Ipar Korea menderatzen zituen. Baekjek eta Koguryŏk sortze-mito berberak zituzten, ziur asko Buyeon sortu zirenak.[2] Hiru Erresumen garaia IV. mendean hasten dela uste dute, eta Sillak, Tang dinastiaren laguntzari esker, 668an Koguryŏ mendean hartu zuenean amaitu zen. Honek korear identitate nazionala sortu zuen. Silla–Tang Gerraren (668–676) ondorioz, sillatarrek txinatarrak penintsularik egotzi zuten. Go Balhaekoak tang txinatarrak ere menderatu zuen eta Balhae eratu zuen Koguryŏko iparraldeko eskualdeetan.

Koreako Hiru Erresumak V. mendearen amaieran

"Samguk" (Hangul삼국; Hanja三國) XII. mendean idatzitako Samguk Sagi eta Samguk Yusa koreerazko testu klasikoen tituluetan erabili zuten.

Erreferentziak


Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.