Kristin Otto

Kristin Otto (Leipzig, 1966ko otsailaren 7a - ) alemaniar igerilaria da, Ekialdeko Alemaniako selekzioarekin Seulgo Olinpiar Jokoetan urrezko sei domina eskuratu zituena, aurrez inork egin gabeko balentria[1].

Kristin Otto

Bizitza
JaiotzaLeipzig1966ko otsailaren 7a (58 urte)
Herrialdea Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)ZDF
Jasotako sariak

IMDB: nm1763167 Olympic.org: kristin-otto Edit the value on Wikidata
Kristin Otto, 1986an.

Biografia

Kristin Otto Leipzigen jaio zen eta 11 urte zituela hasi zen igeriketa egiten. 16 urterekin Munduko Txapelketan hartu zuen parte eta 100 metroko bizkar-igeriketan urrea eskuratu zuen. Errelebotako beste bi probetan ere irabazlea izan zen[2].

1984ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eskuratuko zituela espero zen baina Ekialdeko herrialdeek boikota egin izanagatik ezin izan zuen parte hartu. 1986an Madrilen jokaturiko Munduko txapelketatan urrezko lau domina eta zilarrezko bi eskuratu zituen[2].

1988an Seulgo Olinpiar Jokoetan dominak eskuratzeko faborito nagusia zen eta sei urrezko domina eskuratu zituen. 50 metro estilo librean eta 100 metro tximeleta eran errekor olinpikoak ezarri zituen[3]. 1989an kirol ibilbideari amaiera eman zion[4]. Ordutik kirol kazetaria da Alemaniako ZDF telebistan[5].

Txapelketak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
1988Seul (  Hego Korea) 50 m estilo librean
1988Seul (  Hego Korea) 100 m estilo librean
1988Seul (  Hego Korea) 100 m tximeleta eran
1988Seul (  Hego Korea) 100 m bizkar-igeriketan
1988Seul (  Hego Korea) 4 x 100 m estilo librean
1988Seul (  Hego Korea) 4 x 100 m medley
Munduko Txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
1982Guayaquil (  Ekuador) 100 m bizkar-igeriketan
1982Guayaquil (  Ekuador) 4 x 100 m medley
1982Guayaquil (  Ekuador) 4 x 100 m estilo librean
1986Madril (  Espainia) 100 m estilo librean
1986Madril (  Espainia) 200 m medley
1986Madril (  Espainia) 4 x 100 m estilo librean
1986Madril (  Espainia) 4 x 100 m medley
1986Madril (  Espainia) 50 m estilo librean
1986Madril (  Espainia) 100 m tximeleta eran
Europako txapelketak
1983Erroma (  Italia) 4 x 100 m estilo librean
1983Erroma (  Italia) 4 x 200 m estilo librean
1983Erroma (  Italia) 100 m estilo librean
1987Estrasburgo (  Frantzia) 100 m estilo librean
1987Estrasburgo (  Frantzia) 100 m bizkar-igeriketan
1987Estrasburgo (  Frantzia) 100 m tximeleta eran
1987Estrasburgo (  Frantzia) 4 x 100 m estilo librean
1987Estrasburgo (  Frantzia) 4 x 100 m medley
1989Bonn (  Alemania) 100 m bizkar-igeriketan
1989Bonn (  Alemania) 4 x 100 m medley
1989Bonn (  Alemania) 200 m bizkar-igeriketan

Sariak

  • Munduko emakumezko igerilari onena (3): 1984, 1986, 1988
  • Herrien Laguntasunaren urrezko izarra (1): 1986 (Ekialdeko Alemaniako Gobernuaren saria)

Erreferentziak

Kanpo estekak