Lanbide

lan jarduera

Lanbide terminoak enplegu edo okupazioa izendatzen du, ordainsari baten truke egiten da eta prestakuntza behar izaten da horretan aritzeko. Prestakuntza hori akademikoa edo esperientziaren bidez lortutakoa izan daiteke. Lan eginez, konpentsazio ekonomiko edo soldata bat eskuratzen da norbere bizi beharrak asetzeko[1].

Te hostoak jasotzea da emakume hauen lanbidea.
Langile bat laborategian

Enpleguak langileak kontratatzea eskatzen du. Kontratazio horrek ordainsari bat ziurtatzen dio langileari lan akordioak duen indarraldian, hau da kontratuak iraun bitartean.

Profesional kontzeptua

Profesional bat zerbitzu bat eskaini edo ondasun bat sortu dezakeen pertsona oro da eta emaitza bikaintasun-kalitatez bermatzen du, soldata edo diru baten truke. Bi aldeek hitzartutako aurrekontu baten trukea egiten da. Profesionala gai, diziplina edo arte jakin batean teknikari edo aditu gisa aitortua izan daiteke.

Hala ere, pertsona bat profesionaltzat ere har daiteke, diruaren truke zerbitzu edo produktu bat ematen duelako eta jokabide zintzoa, kualifikatua, arduratsua eta gai dena erakusten duelako[2]. Ezaugarri horiek, adibidez, konstantziaz eta talentuz lor daitezke diziplina horretan.

Lan merkatua

Lanbideak, estatusari eta botereari dagokienez, aldatu egiten dira historiako garai ezberdinetan. Hau da, lanbide jakin baten prestigio soziala handitu, txikitu edo egonkortu egin daiteke denborarekin[3]; halaber, lanbide horretan aritzeko eskatzen diren ikasketak edo jaso beharreko hezkuntza formalaren maila aldatu daitezke. Berrikiago formatutako diziplinak dira horren erakusgarri; arkitekturak, esate baterako, aldaketa nabarmenak izan ditu azken hamarkadetan[4].

XXI. mendeko egungo lan-merkatuaren egoera hainbat faktorek eragindako aldaketa garrantzitsuen emaitza izan da. Hala nola, teknologia berriak sartzea; globalizazioa; produkzio-prozesua antolatzeko eredu berriak (ekoizpenaren deszentralizazioa); eta egungo krisi finantzario eta ekonomikoa. Horren ondorioz, hautagaien profilean gehien baloratzen diren ezaugarriak dira ikasteko interesa, ekimena, talde-lana, komunikazio-trebetasunak, malgutasuna eta etengabeko prestakuntzan interesa izatea.

Erreferentziak

Kanpo estekak