Lankide:EkainAlonso/Proba orria


Araknidoak artropodoen barruko klase nagusietako bat da, animalia ornogabeen azpi-taldeko bat. Araknidoen ezaugarri nagusia beraien 8 hankak dira, beste ornogabeetatik bereizten dituen ezaugarria. Araknido guztiak ez dira armiarmak, eskorpioiak eta akaroak ere araknidoak dira.

Zenbat araknido mota daude?

Araknido desberdinen argazkia

90.000 espezie inguru ezagutzen dira eta hamaika maila desberdinetan sailkatzen dira; armiarmen eta akaroen mailak dira garrantzitsuenak.

Nolako gorputza dute?

Araknidoek ez dute ez antenarik ez hegorik. Araknidoen gorputza bitan dago antolatuta, buruaren aldea eta sabelarena. Guztiek 8 hanka dituzte, intsektuengandik desberdintzen dien ezaugarria.

Eskorpioiak ez ezik, beste araknido guztiek arrautzak jartzen dituzte, horrela erreproduzitzen dira. Horrez gain, haragijaleak dira, eta gutxi batzuk pozoitsuak.

Dieta eta digestio-aparatua

Araknido gehienak haragijaleak dira, intsektuen eta beste animalia txiki batzuen gorputz digerituez elikatzen dira. Baina akainak eta akaro asko bizkarroiak dira, eta horietako batzuk gaixotasunaren eramaileak. Araknidoen dietan animalia ñimiñoak, onddoak, landare-zukuak eta materia deskonposatua ere sartzen dira. Beraz, arakindoak harrapariak, deskonposatzaileak eta orojaleak dira eta landare eta animalia hilez, animaliez eta perretxikoez elikatu daitezke.

   Ba al dakizu    
Bagheera kiplingi da armiarma espezie belarjale bakarra

Araknidoetan, armiarmetan eta eskorpioietan bezala, janaria gorputzean sartu aurretik ere hasten da digestioa. Animalia horiek digestio-entzimak injektatzen dituzte, eta horiek partzialki digeritutako likido batean deskonposatzen dute presa. Likido hori hainbat egituratatik igarotzen da: lehenik ahoaren aurreko ganberara, gero ahora, eta, ondoren, faringera, ponpaketa-organo nagusi gisa jarduten duena. Ondoren, elikagaiak hestegorrira bidaiatzen du, eta, azkenik, hesteetara, digestioa osatzeko. Araknido batzuek digeritutako elikagaiaren zati bat egitura berezietan gorde dezakete, eta gainerakoa hesteetako hormetatik xurgatu. Digestio-sistema eraginkor horri esker, denbora luzez iraun dezakete jan gabe.

Non bizi dira?

Lehorreko zein uretako ekosistemetan aurki daitezke. Elikagai-iturriak eskura badituzte, araknidoak edozein lekuetan molda daitezke, noski salbuespenak daude. Honi lotuta, ohikoa da araknido batzuek leku heze eta ilunak nahiago izatea, arroken azpian adibidez.

Armiarma sarea
   Ba al dakizu    
Antartika da armiarmarik ez duen lurreko kontinente bakarra.

Armiarma sareak

Armiarma guztiek dute zeta ekoizteko gaitasuna, baina espezie gutxi batzuek bakarrik egin ahal dute. Armiarmek, helburu askotarako erabiltzen dute, hala nola, arrautzak gordetzeko, harrapakinak harrapatzeko, haizez eramanak ahal izateko, eta abar.

Nola ugaltzen dira?

Araknidoek gonada bat edo bi izan ditzakete sabelean. Espezie gehienetan, arrak esperma emeari pakete edo espermatoforo batean transferitzen dio. Biltzaileen eta akaro batzuen arrek zakila dute. Ordena askotako kideek sexu diformismoa dute.

Araknidoen sexu-dimorfismoak arrak eta emeak askotan desberdin ikusten direla esan nahi du. Adibidez, armiarma espezie askotan arrak emeak baino txikiagoak dira eta kolore edo forma desberdinak izan ditzakete. Desberdintasun horiek laguntzen diete araknidoei bizirik irauten eta bikotekidea errazago aurkitzen beren ingurune naturalean.

Araknidoek arrautzak jartzen dituzte, eta heldugabeak helduekin antza dut. Eskorpioiak, ordea, obobiparoak edo bibiparoak dira, espeziearen arabera. Akaro batzuk obobiparoak eta bibiparoak ere badira, nahiz eta gehienek arrautzak erruten dituzten. Araknido gehienetan emeek bakarrik ematen dituzte guraso-zainketak.

Zenbat araknido mota aurkitu ahal ditugu Euskal Herrian?

Euskal Herri osoan 300 araknido mota ezberdin aurkitu ahal ditugu eta gehien araknido mota aurkitu ahal ditugun lurraldea Nafarroa da. Ohikoenak hauek dira: armiarmak, eskorpioia, akaroak eta opilionesak.

Opiliones bat

Erreferentziak

[1]Wikipedia

https://www.search.com.vn/wiki/es/Arachnida

https://www.lifeder.com/aracnidos/