Lapurdiko sorgin ehiza (1609)

1609ko Lapurdin sorgin ehiza Euskal Herriko lurralde horretan egin zen sorgin ehiza da, Pierre de Lancre epaileak zuzendu zuena.

Pierre de Lancre 1609an iritsi zen Lapurdira Nafarroako Enrike III.aren aginduz, Lapurdin egiten ziren “krimenak eta fedegabeziak” epaitzeko[1]. Hilabete gutxiren buruan, epaileak ehunka lagun —gehienak emakumeak— atxilo hartu zituen, eta horietatik hirurogei inguru bizirik erretzera kondenatu zituen. Berri haiek Ternuako itsasbazterreraino iritsi ziren, han ari baitziren gizonezko herritar gehienak arrantzan. Hala, itzuli ziren Lapurdiko arrantza-ontziak, errepresio hura geldiarazi eta mendekua hartzeko. Hori ikusirik, Frantziako agintariek epailea lekualdatu zuten handik beste norabait.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak