Laterita

Burdina eta aluminio oxido nahiz hidroxidoetan aberatsa den kolore gorriko lurzorua. Kuartzo eta kaolinita-buztinak eduki ohi ditu eta klima tropikal nahiz epeletan eratzen da

Laterita (latinezko later, adreilu hitzetik) lurzoru gorria edo arrea da[1], arroken meteorizaziotik sortzen dena klima tropikaletan. Burdina eta aluminio oxido nahiz hidroxidoetan aberatsa da. Kuartzo eta kaolinita-buztinak eduki ohi ditu eta klima tropikal nahiz epeletan eratzen da. Zarakar lateritikoak lurzoruaren azaleko geruzaren meteorizazioaren ondorio dira, hau da, agente meteorologikoen in situ ekintzaren ondorio (euria, eguzkia, haizea, izaki bizidunen ekintza, etab.). Prozesu geologiko honi laterizazio deritzo[2].

Laterita
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Laterita
Lurzorua

Laterita eraikuntzak egiteko erabili ohi da eskualde tropikaletan, batez ere Indian eta Indotxinan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.