Latindar gurutze

Latindar gurutzea neurri ezberdineko bi segmentuk osatzen duten gurutze bat da; bi segmentu horiek, angelu zuzenean mozten dira, eta segmenturik laburrenaren eta handienaren arteko proportzioa hiru laurdenekoa da.

Latindar gurutzea.

Kristau tradizioko gurutzefikari erreferentzia egiten dio.

Arkitekturan, nabea eta transeptuaren intersekzioak gurutze formako oinplanoa eratzen du. Elizen kasuan, gurutze latindar formako oinplanoari erreferentzia egiten zaio, nabeak eta transeptuak luzera ezberdina dutenean. Aldiz, neurri bera baldin badute eta erdian mozten baldin badira, gurutze greziar formako oinplanoa duela esaten da. Gurutze latindarreko oinplanoa, Italiako arkitekturako tipikoa da.

Kanpo estekak