Laura Irasuegi Otal

Ingeniaria eta gerrako haurra

Laura Irasuegi Otal (Eibar, Gipuzkoa, 1923ko azaroaren 26aErrenteria, Gipuzkoa, 2016ko urriaren 6a)[1][2] Bide, Ubide eta Portu ingeniaria izan zen.

Laura Irasuegi Otal

Bizitza
JaiotzaEibar1923ko azaroaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria2016ko urriaren 6a (92 urte)
Hezkuntza
HeziketaMoscow Power Engineering Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
errusiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta ingeniari zibila
Izengoitia(k)La Rusa

Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatua Bide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan.[3]

Biografia

Erbestea

Laura, hamahiru urte zituenean, 1732. zenbakia ezarri[4] eta Habana itsasontzian sartu zuten Santurtziko portuan 1937ko ekainaren 12an eta Óbninsk herriko umeen etxera iritsi zen, Leningradotik 100 bat kilometrora. II. Mundu Gerra baino lehen, Leningradon ari zen ikasten eta hango blokeo (1941-1944) izugarriaren lehen urtea bizi izan zuen harik eta 1942an  Ladoga laku izoztutik kamioietan irtetea lortu zuten arte. Kaukaso aldera eraman zuten eta lanean aritu zen etengabe zetazko hariak ateratzen, gerrarako paraxutak egiteko; azkenik, Tblisira heldu zen.

Ikasketak

Gerra amaitu zenean, Moskura bidali zuten eta hango Errepide Institutuan burutu zituen Bide Ingeniaritzaren ikasketak. Han eman zituen bere lehen lan-urratsak bide-ingenieritzaren alorrean.

Itzulera

1956ko irailean bueltatu zen Errenteriara. Anselmo Bárcenarekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten, Cristina eta Elena. Ez zuen itzulera erraza izan: lehendabizi, Bide, Ubide eta Portu Ingeniaritzako ikasketen konbalidazioa egin behar izan zuen, eta konbalidazioa lortu eta handik urte askotara, 1977an, Bide, Ubide eta Portu Elkargoan kolegiatu ahal izan zen; bera izan zen kolegiatu zen lehenengo euskal emakumea.  Sasoi hartan  bi andrazko bakarrik ziren karrera hori zutenak, bera eta Araceli Sánchez Urkixo.[5]

Eibarretik erbesteratu bitartean euskal hiztuna zen, baina Errusian gehiena galdu zuen eta itzuleran ez zuen euskara berreskuratzeko aukera handirik izan. Ilobak jaio eta euskaraz entzutean esukaltegian izena eman zuen 70 urterekin, eurekin euskaraz solasteko.

Omenaldiak

  • 2023ko ekainaren 27an "Bide-ingeniaritzako euskal emakume aitzindariak” erakusketa ireki zen Bilbon, Bide Ingenieritzako Elkargoaren egoitzan. Erakusketak, gizonezkoak betidanik gailendu diren diziplina batean, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritzan,  emakumea nola barneratu den azaltzea zuen helburu, bi euskal emakume aitzindariren istorio berezi bezain apartaren bidez: Laura Irasuegii eta Araceli Sánchez. Biak “gerrako umeak” izan ziren, 1937ko ekainean Santurtziko portutik abiatu eta Leningradora bidalitako umeak.[6]

Erreferentziak

Kanpo estekak