Lauren Tuchman

Lauren Tuchman (1986) estatubatuar errabinoa eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2018an, munduko lehen emakume errabino itsu bihurtu zen[1][2].

Lauren Tuchman
Bizitza
Jaiotza1986 (37/38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaDickinson College (en) Itzuli
Jewish Theological Seminary of America (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerrabinoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Bizitza

1986an jaio zen, eta txikitatik izan da itsu[1][2]. Aita juduaren eta ama katolikoaren alaba, Washingtonen hazi zen[2][3]. Tradizio katolikoan hezi zen arren, amak garrantzitsua ikusten zuen juduen tradizioak seme-alaben heziketan sartzea[3]. Hainbat istilu kapazitista izan zituen komunitate katolikoan[4]. Nerabezaroan itsuentzako otoitz-liburua (siddur) eskuratu zuen eta judaismoa aztertzen hasi zen[1].

Dickinson Unibertsitatean erlijioa ikasi zuen eta judaismoari lotuago geratu zen[5]. Ondoren, masterra egin zuen Estatubatuar Teologia Seminario Judutarrean[2]. Han konturatu zen judaismoarekin lotutako espazio askotan pertsona desgaitu bakarra zela eta, zenbait aurrerapen egin ziren arren, inklusioaren ideia zabalago bat gauzatu gabe zegoela. Masterra egin eta hiru urtera, ordenazio egitea erabaki zuen[1][6].

2018an errabino ordenatua izan ondoren, Avodah erakundean hasi zen lanean[2][7]. 2019ko irailean, JOIN for Justice erakundeko zuzendaritza batzordean sartu zen. Urte berean, SVARA's Kollelen ikasketak amaitu zituen[8].

2018tik 2020ra, David Jaffe errabinoaren Inside Out Wisdom and Action proiektuan ikasi zuen, eta orduan irakasten hasi zen. Horrez gain, inklusioari buruzko kontsultak egiten ditu[2].

Sariak eta tituluak

  • 2017: 36 Under 36 saria[9]
  • 2020: Jewish Orthodox Feminist Allianceren Ushpizot[10]

Erreferentziak

Kanpo estekak