Lauri Karttunen

hizkuntzalari estatubatuarra

Lauri Juhani Karttunen ( 1941Stanford, 2022ko martxoaren 20an) hizkuntzalaritzako irakasle atxikia izan zen Stanforden eta ACLko kidea.[1][2]

Lauri Karttunen
Bizitza
Jaiotza1941
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza2022ko martxoaren 20a (80/81 urte)
Hezkuntza
HeziketaIndianako Unibertsitatea Bloomingtonen 1969) Doktoretza
Indiana University (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFred Householder (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Hans Uszkoreit (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, akademikoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Stanford
Enplegatzailea(k)Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaStanford University Linguistics Department (en) Itzuli
profiles.stanford.edu…

Hizkuntzaren prozesamenduan maisu, Euskarazko testuak zuzentzeko 1994an sortu zen Xuxen programa azkarrago eta malguago egiten lagundu zuen Xerox-en zegoenean.

Euskarazko Xuxen zuzentzailea eta Lauri Karttunen

Xuxen zuzentzailearen hasierako bi bertsioetan (1994 eta 1999koak) egoera finituko teknologiakren garapen propio bat erabili zuen Ixa Taldeak,[3][4] baina hirugarren bertsioan (2001koa) Xuxenen arauak eta lexikoiak Xerox enpresako XFST programarekin kudeatu ziren. Beste hizkuntza askotan ez, baina euskarazko morfologia hain aberatsa denez, beharrezkoa zen puntako teknologia testu zuzenketa bizkor egin ahal izateko. XFST programa hori egokiro erabili ahal izateko, Xerox-eko Lauri Karttunen-en baimena eta laguntza lortu zituen Ixa Taldeko Iñaki Alegriak.[5]

Baina XFST ez zen software librea. 2011an Mans Hulden eta Iñaki Alegria ikertzaileek euskararen morfologia landu zuten foma software azkar berriarekin. 2010ean Mans Hulden-ek sortutako foma tresnaren laguntzarekin zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu ahal izan zuten.[6]

Ibilbidea

Karttunen doktoretza jaso zuen Hizkuntzalaritzan 1969an Indianako Unibertsitatean, Bloomington-en.[7] Texasko Unibertsitatean, Austinen, 1970eko hamarkadan, semantikan lan egin zuen batez ere. Zenbait artikulu argitaratu zituen, gai hauei buruzkoak: diskurtso-erreferenteak, aurreiritziak, aditz inplikatiboak, ondorio konbentzionalak eta galderak. Laurogeiko hamarkadan, Ronald M. Kaplan, Martin Kay eta Kimmo Koskenniemirekin batera, aitzindarietako bat izan zen Karttunen transduktoreak aplikatu zituen fonologia konputazionalean eta morfologia konputazionalean.[8] Karttunen eta Kenneth R. Beesley-k testu-liburu bat argitaratu zuten estatu finituen morfologiari buruz eta analizatzaile morfologikoak sortzeko aplikazio multzo bat.[9] Karttunek eta PARC (Palo Alto Research Center) eta XRCEko lankideek garatutako teknologiaren bertsio komertzialak enpresa askori baimendu dizkie Xeroxek, besteak beste SAP eta Microsoft enpresei. Karttunen PARCtik erretiratu zen 2011n. Lengoaia eta arrazoibide naturalean lan egin zuen CSLIn.

Sariak eta ohoreak

  • Hizkuntzalaritza Konputazionalerako Elkarteak (ingelesez: ACL, Association for Computational Linguistics) urtero "Ibilbide zientifikoaren Saria" ("Lifetime Achievement Award") ematen du bere Urteko Bileran. 2007ko bileran Pragan, 66 urte zituela, saridun gazteena bihurtu zen Karttunen.[10][11]
  • 2009an, Indianako Hizkuntza Sailak Ikasle Ohi Aparten Saria eman zion Karttuneni.[12]
  • 2011n, ACLk ACL Fellows programa sortu zuen. Karttunen izan zen ACL Fellows talderako hautatutako hamazazpi lagunetako bat. "Ekarpen apartekoagoak egin dizkiote landa-lanei".[13]
  • Europako META-NET erakundeak Karttunen XFST aplikazio informatikoari (Xerox Finite-State Toolkit) META-Seal of Recognition aintzatespen bat eman zion 2012ko Bruselako bileran,[14] "Informazio Eleaniztunaren Europako Gizartean aktiboki parte hartzen duten software-produktu eta -zerbitzuetarako" sortu zuten izendapen hori.
  • Cleo Condoravdi-k eta Tracy Holloway King.ek (CSLI Publications-ek argitaratua) Tokens of Meaning (Esanahi-tokenak) liburu omenaldia argitaratu zuten 2019ko maiatzean. 600 orrialde inguru ditu, 40 autoreren ekarpenekin.[15]

Hautatutako argitalpenak

  • Finite State Morphology. Kenneth R. Beesley and Lauri Karttunen. CSLI-Studies in Computational Linguistics, CSLI-Publications, Stanford, CA, 2003. 2014an eBook moduan plazaratu zuten.[16] Liburuak badu bere webgunea.[17]
  • Discourse Referents / Diskurtsoaren erreferenteak. In Semantics: Critical Concepts in Linguistics. Javeier Gutiérrez-Rexach (ed.), Vol. III, pages 20–39. Routledge, 2003. Also in Syntax and Semantics 7: Notes from the Linguistic Underground, 363-85, J. D. McCawley (ed.), Academic Press, New York 1976. Artikuluaren lehen bertsioa Proceedings of Coling'69 liburuan argitaratu zen.
  • Syntax and Semantics of Questions. /Galderen sintaxia eta semantika. In Formal Semantics. The Essential Readings. Paul Portner and Barbara H. Partee (eds.), pages 382–420. Blackwell, 2003. Also in Semantics: Critical Concepts in Linguistics. Javeier Gutiérrez-Rexach (ed.), Vol. V, pages 207–249. Routledge, 2003 and in Questions, H. Hiz (ed.), pages 165-210, Reidel, Dordrecht 1978. Jatorriz Linguistics and Philosophy aldizkarian azaldu zen 1 1-44, 1977.
  • Presupposition and Linguistic Context.Theoretical Linguistics 1 181–94, 1974. Also in Pragmatics: A Reader, Steven Davis (ed.), pages 406-415, Oxford University Press, 1991. Translation: Presuposición y contexto lingüistico. In Textos clásicos de pragmática, pages 175-192, María Teresea Julio and Ricardo Muños (eds.), Arco Libros, Madrid 1998.
  • The Logic of English Predicate Complement Constructions. Publications of the Indiana University Linguistics Club, Bloomington 1971. Translations: Die Logik englischer Prädikatkomplement-konstruktionen. in Generative Semantik, 243–78, W. Abraham and R. Binnick (eds.), Athenaeum, Frankfurt 1973; La logique des constructions anglaises à complément prédicatif. Langages 8 56–80, 1973.
  • Conventional Implicature. (with Stanley Peters) In Syntax and Semantics 11, Presupposition, pages 1–56, C.-K. Oh and D. A. Dinneen (eds.), Academic Press, New York 1979.
  • Texas Linguistic Forum, Vol. 22. 1983 A special issue on Two-level morphology introducing the Kimmo system.
  • Finite-state Constraints In the Proceedings of the International Conference on Current Issues in Computational Linguistics, June 10–14, 1991. Universiti Sains Malaysia, Penang, Malaysia. Also in The Last Phonological Rule. J. Goldsmith (ed.), pages 173–194, University of Chicago Press, 1993.
  • Computing with Realizational Morphology In Computational Linguistics and Intelligent Text Processing, Alexander Gelbukh (ed.), Lecture Notes in Computer Science, Volume 2588, pages 205–216, Springer Verlag, Heidelberg. 2003.
  • The Insufficiency of Paper-and-Pencil Linguistics: the Case of Finnish Prosody In Intelligent Linguistic Architectures: Variations on themes by Ronald M. Kaplan, Miriam Butt, Mary Dalrymple, and Tracy Holloway King (eds.), pages 287–300, CSLI Publications, Stanford, California, 2006.

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo estekak