Lautaro Martínez

futbolari argentinarra

Lautaro Javier Martínez (Bahía Blanca, Argentina, 1997ko abuztuaren 22a) futbol jokalari argentinarra da, eta gaur egun Serie A-ko Intergo Milan taldean eta Argentinako futbol selekzio nazionalean jokatzen du. Munduko aurrelari onenetariko bat bezala kontsideratuta dago, eta Transfermarkt futbolean espezializatutako orrialdearen arabera bere merkatuko balioa 64 milioi eurokoa da. 2018ko udan etorri zen Europara, eta bere kontratua 2023. urtean amaitzen da.

Lautaro Martínez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLautaro Javier Martínez
JaiotzaBahía Blanca1997ko abuztuaren 22a (26 urte)
Herrialdea Argentina
BizilekuaMilan
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Racing Club de Avellaneda2015 / 20184822
Argentinako futbol selekzio nazionala2018 / 179
Internazionale Football Club2018 /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia45
Pisua72 kilogramo
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm9519739 UEFA: 250118281 Edit the value on Wikidata

Areatik kanpo nahiko ondo jokatzen duen arren, area barruko jokalaria da, errematatzaile ona.

Ibilbidea

Lautaro 16 urterekin bere jaioterriko Liniers taldearen harrobian sartu zen, denboraldi baterako. 2014ean Racing Cluben sartu zen, eta urte bat beranduago, 2015ean, lehen taldearekin jokatzen hasi zen. Laster hasi zen golak sartzen, eta hiru denboraldi egon zen bertan, Interrek jokalariarengatik 25 milioi euro ordaindu eta Europarako jauzia egin aurretik. Racing Cluben ia 50 partidu jokatu zituen, eta aukera asko izan zituen, azkenik taldeko izarra bihurtuta.

Milango Inter

2018ko udan, bost urterako kontratua sinatu zuen Lautarok, 111 milioi euroko etete-klausularekin. Lehen denboraldian ondo ibili bazen ere, bere benetako eztanda bigarrenean iritsi zen, Romelu Lukakurekin batera jokatu zuenean. Txapeldunen ligan eta Serie A txapelketan bikote bikaina egin zuten, eta horren ahalbidetu zuen Interrek Juventusi titulua borrokatzea.

2021eko maiatzaren 25ean eguneratua.
KlubaUrteaPartida(k)Gola (k)Asistentzia (k)
Racing Club2015201859276
Inter2018-1324920

Selekzio nazionala

Racingo azken denboraldian, 2017-2018 denboraldiaren amaieran, Lautarok Argentinako selekzio nazionalaren deia jaso zuen, eta 2018ko apirilean debuta egin zuen. Ordutik hona 17 partidu jokatu ditu, hoien artean 2018ko eta 2019ko Amerikako Kopak, eta 9 gol sartu ditu denera.

Artikulu hau Argentinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.