Le Chatelierren printzipioa

Orekan dagoen sistema batean parametro bat aldatzen denean (adibidez, kontzentrazioa, tenperatura, bolumena edo presioa), sisteman delako aldaketaren emaitzaren kontrako erantzuna sortzen dela dioen legea

Kimikan Le Chatelierren printzipioak dio orekan dagoen sistema batean parametro bat aldatzen bada (adibidez, kontzentrazioa, tenperatura, bolumena edo presioa), sisteman delako aldaketaren emaitzaren kontrako erantzuna sortzen dela[1][2].

Henry-Louis Le Châtelier kimikari frantsesak eman zuen 1884an.

Azalpena eta adibidea

Oreka kimiko batean erreaktibo edo produktu baten kontzentrazioa jaisten badugu, erreakzioaren oreka desplazatuko da galdutako kontzentrazioa berreskuratze aldera. Aldiz, erreaktibo edo produktu horren kontzentrazioa emendatzen bada, oreka erantsitako osagaia kontsumitze aldera desplazatuko da. Adibidez, hidrogeno eta iodo molekularrak hidrogeno ioduroarekin duten oreka-egoeran hidrogenoa eransten bada, erreakzioa eskuinerantz desplazatuko da hidrogenoa kontsumituaz eta hidrogeno ioduroa sortuaz.

Hidrogenoa kentzen badugu, ordea, sistema ezkerrerantz desplazatuko da hidrogeno gehiago sortuaz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak