Leaderfoot biaduktoa

Leaderfoot biaduktoa (ingelesez: Leaderfoot Viaduct) Eskozia hegoaldeko Scottish Borders eskualdeko Melrose herrian dagoen zubi luzea da. Tweed ibaia gurutzatzen du. A mailako eraikina izendatu zuten 1986an.

Leaderfoot biaduktoa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaScottish Borders
Koordenatuak55°36′16″N 2°40′41″W / 55.604421°N 2.677939°W / 55.604421; -2.677939
Map
Inaugurazioa1863ko azaroaren 16a
Gurutzatzen duTweed ibaia
Eramaten duBerwickshire Railway (en) Itzuli
Zubibegiak19
Ondarea
LB15145

Historia

Berwickshireko trenbideak Tweed ibaia zeharkatzeko 1863an eraiki zen biaduktoa. 1948an izandako uholdeek kaletu egin zuten baina 1965 arte trenak erabili zuen. 1981erako egoera kaskarrean zegoen eta botatzekotan egon ziren baina 1986an A mailako eraikin izendatu zuten eta 1992 eta 1995 artean berriztu egin zuten. 1996an Historic Scotland erakundeak bere gain hartu zuen.

Deskribapena

38 metrotako altuera dauka eta 13 metrotako zabalera duten 19 arku ditu. Hiru zubi daude bata besteren atzean eta multzoari Tripontium izena eman izan zaio, izan ere Tripontium izeneko asentamendu erromatar bat izan baitzen bertan.

Iruditegia

Kanpo estekak