Legatz

arrain familia

Legatzak (Merlucciidae) Gadiformes ordenako familia bat da. Arrain hauek, ur gazian, Atlantikoko ekialdean, Ozeano Barean eta Mediterraneoan bizi dira.[1] Oso preziatuak dira sukaldaritzan (adibidez, legatz kokotsak). Legatz arruntak 80 zentimetrorainoko gorputz luzexka du, bizkarralde arre-grisaxka, albo eta sabel zilarreztatuak, eta aho handi eta beltza.

Legatz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
Familia Merlucciidae
Azpibanaketa
Lyconodes

Lyconus
Macruronus
Merluccius
Steindachneria

Merluccius gayi gayi Ozeano Barean

Izenak

Bizkaian lebatz diote.[2] 500-800 gr bitarteko legatzak karioka du izena.

Taxonomia

Azpidibisioak:[3]Lyconodes
Lyconus
Macruronus
Merluccius
Steindachneria
(sinonimoa: Macruronidae)

Banaketa

Erreferentziak

Kanpo estekak